Teknofiloen albistegia
2

Doodle, hitzorduak adosteko tresna, euskaraz

2016-09-12 : 08:49

Doodle.com, bilerak eta hitzorduak adosten laguntzen duen tresna eta webgune ezaguna euskaraz dago. Web arakatzailea euskaraz konfiguratuta izanez gero, ezer egin gabe agertuko da orria euskaraz, bestela, orriaren behealdean "basque" hizkuntza aukeratu beharko da.

Doodle.com, bilerak eta hitzorduak adosteko erabiltzen den web orrialde ezaguna euskaratu da eta erabilgarri dago.

Doodle denbora kudeatzeko eta batzarrak sortzeko webgunea da, Zurichen egoitza duena. Webgune honetan kudeatzaileak egun eta orduak jartzen ditu. Besteei e-mail bidez bidaltzerakoan haiek nahi edo ahal duten eguna hautatzeko. Egutegia sortzen ari zaren heinean batzarrari deskribapen bat jarri ahal diozu. Batzarra sortzerakoan, posta elektronikoz aparte, Google + eta Facebooktik partekatu dezakezu.

Web arakatzailea euskaraz konfiguratuta izanez gero, ezer egin gabe agertuko da orria euskaraz, bestela, orriaren behealdean "basque" hizkuntza aukeratu beharko da.

Zorionak Euskal Herria!!

Erantzunak

2016-09-12 : 12:30

Badakigu Androiderako app-a noiz izango den prest?

2016-09-12 : 14:21

Android eta Iphone-rako aplikazioak itzultzeko aukeraz galdetu nien Doodle-koei. Aplikazioen itzulpena oraingoz ezin dela egin erantzun zidaten. Dena dela, zain egongo naiz eta aukera ematen dutenean itzuliko dut.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu