Teknologia albisteak

Ikasle Ohien Elkartea | Armeria Eskola LHII

Erabiltzailearen artikuluak

"Ondo Egindako Lana" V. Jardunaldia: Torrealdai eta Ibarretxe Eibarren (martxoak 1, 12.30)

Eibarko Armeria Eskolaren “Ondo egindako lana” bilgune bat da non lan esparru anitzetako profesionalek, euren ideiak eta gogoetak, solasean partekatzen dituzten. Datorren astean (asteartea, martxoak 1, eguerdiko 12.30etan), Joan Mari Torrealdai eta Juan Jose Ibarretxe izango dira berriketan. Ekitaldian, gainera, Torrealdai omenduko da, herri honi eman eta eskainitako lan eta ekarpen ikaragarriagatik. Ekitaldira joateko izena eman behar da (gaur, otsailak 25, izena emateko azkenengo eguna).