
Aholkularitza gara eta, batez ere, enpresei euskara planak garatzeko laguntza teknikoa eta hizkuntza askotarako itzulpenak eskaintzen dizkiegu.
Bizitzaren edozein eginkizunetan nola gabiltzan jakiteko adierazleak behar izaten dira. Euskara zelan doan jakiteko ditugun adierazle nagusietan argi gorriak piztu dira, baina, antza, batzuk ez dute horretaz konturatu nahi. Argi gorrien aurrean, norbanakoek, euskalgintzak, erakundeek eta administrazioek beste estrategia bat taxutu beharko genuke lurralde politikan, kontsumo ohituretan, euskalgintzaren trinkotzean, irakaskuntzan eta helduen euskalduntzean, mundu sozioekonomikoan eta abarrean baina lehenengo jokamolde zaharkituekin jarraitzen dugu.
Iberba Aholkularitzak Itzulges izeneko aplikazioa sortu du, enpresetan euskararen eta beste hizkuntzen itzulpenak, horien kudeaketa, testuen erredakzioa eta abar errazteko eta laguntzeko.