HIK HASI egitasmoa 1995ean sortu zuen irakasle talde zabal batek, euskal hezkuntzaren partaide garen guztion informazio, eztabaida eta elkargunerako.
Hik Hasi egitasmoak 20. urteurrena ospatzen duela eta, apirilaren 24an eta 25ean II. Herri hezitzailea, eskola herritarra jardunaldiak egingo dira Donostiako Kursaalean, duela bi urte Francesco Tonucci pedagogoa eta “Haurren hiria” egitasmoaren sortzailearekin hasitako bideari jarraipena emanez. Oraingoan, aniztasuna kontuan hartzen duten Finlandiako, Kataluniako eta Euskal Herriko hainbat esperientzia ezagutuko ditugu.