Teknologia albisteak

Euskaraz bizi nahia, 365 egun

Erabiltzailearen aurpegia
2013-12-09 : 23:47
"Euskaraz bizi nahi dut" "Euskaraz bizi nahi dugu" "Euskaraz erosi nahi dut" aldaera desberdinak ikusi ditugu azken urteotan. Kontseiluak "sortutakoa", eta gaur esan dezakegu guztiz libre dabilela nahi duenak bere egin dezan. 
"Euskaraz bizi nahi dut" pentsamendu aldaketa. Duela hiru/lau urte sortutako dinamika eta lelo bat baino harago doa. Esan bezala, herritarrengan portaera eraldaketa eta hautu irmo azaltzea nahi ditu. Ezaguna dugu, eta orain, hein handi batean, bisibilizazio lana nagusitu dela esan dezakegu. Hortik aurrera, herritarrak pentsamendu horren bueltan dantzan jarri nahi ditu. Bide onetik, nire uste apalean.

Euskararen egunean sare sozialetan behin eta berriro azaldu zaidan irudiak gogoeta hau ekarri dit, eta pozgarria iruditu zait ikusgai jarri dudan irudi horrek toki nabarmena hartu izana.

"Euskaraz bizi nahia".... Iaz, uste dut, Durango aldean 365egun leloarekin komunikazio eta sustapen kanpaina egin zuten euskararen egunaren harira (oker ez banago). Aurten Topaguneak proposatu digu Euskal Herri osorako. Nire ustez, gogoeta eta ekarpen bikaina izan da kontzeptu horren zabalpena, bereziki aspaldidanik (herrian edota auzoan ospatu direnean, baita abenduaren 3ko egun ospetsuarekin ere) euskararen egunak mesfidati hartu ditugunontzat.

Era berean, zoragarria izan da nola gehitu zaion dagoeneko herritarrentzat nahiz eragile askorentzat guztiz ezaguna den lelo eta markari (euskaraz bizi nahi dut), eta sare sozialetan barra barra azaldu den. Izan ere, bi kontzeptu horiek lotu dituenak, beste kolore, lelo edota marka sortu beharrean, ekarpen itzela egin du bai pentsamendu aldeketari dagokionez bai komunikazioaren oinarriei dagokienez.

"Euskaraz bizi nahia" ideiak ibilbide oparoa egin du, eta ematen du, hurrengo urteotan etengabe landuko dela. Beraz, bi ideiak marko berean kokatzeak bi onura ditu. Alde batetik, 365 egun kontzeptuak baliatu egiten du giro orokorra, eta, bestetik, 365egun leloak giro orokor hori lantzen laguntzen du.

Herritarrek, sare sozialek duten indarra aprobetxatuz, adibide ederra eskaini dute

Erantzun

Sartu