Nekazari finek haziak non bota zituzten gogoratzeko azatzak jartzen zituzten. Normalean, makil txikiak izaten ziren, hazia non bota den markatzeko. Azken bi urteotan ni ere horrela ibili naiz, makil txikiak ipintzen han-hemenka. Kasu honetan, nik ez ditut haziak bota, nik egin dudan gauza bakarra izan da hazi horiek non loratu diren adierazi. Beti ere, euskarazko kulturgintzaren soloan.