Azaroaren 26an hasiko dira IV. Marraz(i)Oak Ilustratzaile Berrien Topaketak. Aurten ilusionismoa landuko dute parte hartzaileek Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta irakasle eta literatur kritikari ezagunak gidatutako saioetan. Izan ere, "Ilusionismoa: Aurrezinetik Ilustratzen" lelopean burutuko da tailerra Azaroaren 26tik 30era, Artelekun.
Galtzagorri Elkarteak, Artelekurekin batera, "Marraz(i)Oak" izeneko Ilustratzaile Berrien Topaketen IV. edizioa antolatu du. Aurtengo edizioa "Ilusionismoa: Aurrezinetik Ilustratzen" lelopean burutuko da. Azaroaren 26tik 30era egingo dira topaketok Artelekun, Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta irakasle eta literatur kritikariak gidatuta.
Ilustratzeko garaian ilustratzaileek zinearen aurretiko objektu optikoak nola erabili ditzaketen ikusi eta ikastea da aurtengo Ilustratzaile Berrientzako Topaketen helburua.
Zinea sortu baino lehenago, hainbat objektu optikoetan egiten ziren irudien errepikapenaren bitartez lortzen zen mugimendua, hiru dimentsioak eta aldaketa sotilen sentsazioa iradokitzea. Tailer honetan, begirada atzera botako da. Argitasun-iluntasun efektuak, gainposizioak, erlaitz eta behatxuloak, transparentzia eta irudien gain-jartzeekin jolasean ilusionismoaren munduan murgilduko dira parte-hartzaileak. Linterna magikoak, diafanoramak, dioramak, zootropoak, paperezko antzerkitxoak eta honelako beste tramankuluak izango dituzte abiapuntu hainbat ariketa gauzatzeko.
Hain zuzen, tresna horiek ezagutzeko, Marraz(i)Oak IV. edizio honetan parte hartzen duten ilustratzaileek Zarauzko Photomuseumera bisita bat ere egingo dute, bertako funtsa zinemaren aurreko hainbat tresnaz osatuta baitago. Zer landuko den Haur Literatura eta honen ilustrazioa ulertzeko beste modu bat arakatuko da beraz bost egunetako tailerrean, garai bateko tramankuluak probestuz. Lau lan ildo garatuko dira:
Parte-hartzaileak Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai-mahaiak aukeratu dituen honako 12 lagunei: Amaia Araosla, Araitz Urbeltz, Aitziber Akerreta, Arri Bidasoro, Noelia Sierra, Maite Azkargorta, Josune Urritza, Ixone Ormaeche, Itziar San Vicente, Maider Sorasu, Begoña Durruty eta Saioa Burutaran. Guztiak emakumezkoak.
Hauek beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanak bideratu eta bistaratzeko.
Aurten ere landuko den gaian aditu diren bi profesionalek emango dute tailerra: Elena Odriozola ilustratzaileak eta Gustavo Puerta irakasle eta literatur kritikari ezagunak. Aurreko edizioetan Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch aritu dira irakasle lanetan. Iaz, berriz, Oier Gillan idazlea, Jose Belmonte ilustratzaile eta animazio egilea eta Isabel Herguera animazio egilea.
Erantzun
Sartu