Teknologia albisteak

Teknologia euskaraz bizi nahi? Smartphoneetan posible, baina ez beti

Erabiltzailearen aurpegia
2015-09-15 : 11:46

Smartphone merkatuari begirada eman diogu eta zein markek eskaintzen diguten aztertu dugu. Jarraian, emaitza.

Hona azterketaren emaitza:

ACER

EZ

ALCATEL

BAI

APPLE (iPHONE)

EZ

BQ

EZ

ARCHOS

EZ

BLACKBERRY

EZ

HAIER

EZ

HTC

EZ

HUAWEI

EZ

LG

Modelo batzuk: LG FINO, LG G2.

Mi

EZ

Nexus

EZ

Nokia

BAI

Samsung

BAI

Smartphone Android (Google)

EZ

Sony

BAI

Wiko

EZ

Xiaomi

EZ

ZTE

EZ

 

Oro har, telefonoa euskaraz konfiguratu ahal izatea sistema eragilearen araberakoa da.

euskaragara.net-en gure euskara-ikasleak telefonoak euskaraz erabiltzera bultzatzen ditugu (B1 mailatik aurrera). Ez edozein modutan, ordea. Arazorik ez edukitzeko, gutxieneko maila edukitzeaz gain, hiztegiaren azterketa egiten dugu konfigurazioa aldatu eta berehala.

[40 urtetik gorakoek (gutxi gora behera), batzuetan, kexatu egiten dira mugikorreko programa batzuk ingelesez agertzen direlako. Hori argudiatuta, badira batzuk euskaraz erabiltzeari uko egiten diotenak.]

Ohartu gara, gainera, euskaldun zahar edo euskaltzale askok ez duela ere, telefonoa euskaraz konfiguratua. Honek badu eragin zuzenik  euskara-erabilera-estatistiketan, interneteko neurgailu batzuek, metadatuen bidez, erabilitako hizkuntza ere jasotzen dutelako. Baita hizkuntza-ohitura ezartzerako orduan bai (adib.: ajusteak aldatu ditut, reiniziatu dut... batzuetan zuzenean gaztelera jotzen dugu, hainbeste hitz ez ezagutzearen ondorioz).

Zalantzak sor ditzaketen hitz batzuk agertu ohi dira. Ziuraski Sustatulariok euskara maila ona izanik, ezagutuko dituzue. Baina, ezjakintasun handia dago,  euskadunzaharren artean. Hori dela eta, hona hemen laguntza modura, zerrendatxo txikia (azaldu hitzok edo helduarazi zerrendatxoa euskaraz ez jartzeko arrazoirik aipatzen dizun edonori):


  • Ezarpenak: ajustes (ingeleseko Settings itzulpena. To set: ezarri). [Smartphone-ak etorri aurreko telefonoetan Doikuntza erabili izan da nonoiz]
  • Jakinarazpenak: notificaciones (jakin+arazi+pen)
  • Xehetasunak: detalles (adibidez: kontaktu edo deien xehetasunak)
  • Iragazkia: filtro (adibidez, deien iragazki edo galbahe egiteko).
  • Eguneraketa: actualización [egunera(tu)+keta] (eguneratu: poner al día)
  • Estaldura: cobertura [cubrir>cobertura. estal(i)+dura]
  • Berrabiarazi: reiniciar (berriro abiatu arazi)
  • Datu mugikorrak: datos móviles (datu mugikorrak zuk kontratatutako mega kopuruaz internetera konektatzeko dira. Aukera merkeagoa: wifi)
  • Lehenetsia: priorizado. Lehenetsitako modua: modo predeterminado edo por defecto.
  • Erabilerraztasun: accesibilidad [erabil(i)+erraz+tasun]
  • Harpidetza: suscripción. [har(tu)+pide(bide)+tza]   Harpidetu: suscribir.
  • Leheneratu: restablecer de inicio. Reset ingelesez. [fabrikatzailearen hasierako ezarpenak jartzen ditu. Telefonoan egindako aldaketak kendu ohi ditu]


*(Barkatuko didazue itzulpena frantsesez jarri ez izana, baina nahiko ondo ulertzen dituzte frantsesera ohituta daudenek.)



Edozein modutan, euskaldun guztiei dei egin nahi diegu, hurrengo eskaera eginez:

Mugikorra erosi behar baduzu, kontuan hartu euskaraz dagoen edo ez. Izan ere, euskaldunok hauxe egingo bagenu, enpresek kontuan hartuko lukete, euren produktuak sortzerakoan (300.000 erabiltzaile gutxieneko masa kritikoa behar da).

Honen ondorioz, euskalgintzan lanpostuak eta lana sortuko litzateke (itzulpengintzan, testatzeetan, salmenta-osteko zerbitzua...), Euskal Herritik kanpoko enpresen eskutik eta ez administrazio-publikoaren baitan edo herri-ekiminez euskaratu behar (itzulpen kolektiboak, mugikorretan korapilotsuak dira). Baita, euskararen etsaien "el euskera no sirve para nada", "es para hablar con las vacas", "solo se usa en los baserris"... aurreiritzi eta estereotipoak apurtzeko.

Horrelako egoeretatik igaro behar izan dugu Euskal Herriko dendaren batera mugikorra erostera joan garenean:

-Mira este móvil es muy bueno, tiene xxx pulgadas, doble núcleo, [un pilón] de megapixeles, blablabla.

-Si bueno, perdona, pero es que yo solo voy a comprarlo si tiene euskera.

-Ah.  uuuhm. Vale.   ...   Bueno, yo creo que todos tienen (batzuetan hori esaten dute, baina ideiarik ere ez dute). Bueno, mira este, tiene de todo y está bien de precio, vale 150€.Smartphone edo telefono adimentsuak: zeintzuk euskaraz?

-[orduantxe, errepikatu behar izaten dugu gure nahia]

[euskaltel-eko dendatako katalogo batzuetan, telefonoen ezaugarrien artean, euskaraz zeintzuk dauden adierazten dute, baina bestelako saltokietan (ThePhoneHouse, Movistar, Orange, webguneak, FNAC...) ez dugu inolako informaziorik; mugikorrean sartu eta "ajustes>ajustes de teléfono>idioma y escritura" bidea egin behar dugu -bide hori telefonoz telefono aldatzen da-. Zoritxarrez, denda askotan ez dago hori egiterik eta saltoki birtualetan are gutxiago.]

Benetan EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloari eutsi egin behar badiogu, horixe egin beharko dugu erosterako orduan, euskaraz ez dagoenari uko egin (hori abantaila izan daiteke, merkatuan eskaintzen diguten produktu sorta hain zabalaren aurrean, nondik aukeratzen hasi ez dakigunean).



Agian,  gure beharretara egokitzen ez diren ezaugarriak eta batez ere, gure aurrekontura egokitzen ez den prezioa izango dira traba nagusiak. Erabiltzaile arruntentzat, ordea, telefono gehienek antzeko ezaugarriak dituzte, baina batzuk euskaraz konfigura daitezke eta besteak ez. Ahalegina egin beharko dugu gure hizkuntza aritzen dena topatzeko.

Ahaleginak, denok eginez gero, merezi du, bai hoixe!!!!

Zure erantzukizuna da! Guztion erantzukizuna da! [Pertsonala + kolektiboa.]

Erantzun

Sartu