Teknologia albisteak

'Guztiok izan beharko ginateke Feminista' liburua itzuli du Kulturgintzak

2016-03-08 : 12:38

AEKren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzuak -Kulturgintzak- Guztiok izan beharko ginateke Feminista liburuaren itzulpena egin du. Liburuxkak hainbat galderaren inguruan hausnartzeko bidea ematen du. Genero berdintasunaren eta hizkuntza berdintasunaren aldeko aldarrikapenak ahizpak direnez, Plazara Goaz euskara elkarteak guztion eskura jarri nahi izan du testua eta arestian esan bezala, Kulturgintza zerbitzuaren laguntza izan du itzulpen lanetan.

Chimamanda Ngozi Adichie idazle nigerriari gertatutako hainbat pasadizo irakurrita, Afrikan eta Euskal Herrian emakumeok bizi ditugun egoerak hain desberdinak ez direla ulertuko dugu. Adichie emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunez ere aritzen da; baita hauetan hezkuntzak eta eta kulturak duten eraginez. Feminismoa definitzen du eta feminista izateko arrazoiak ematen ditu, besteak beste.

Genero berdintasunaren eta hizkuntza berdintasunaren aldeko aldarrikapenak ahizpak direnez, Plazara Goaz euskara elkarteak guztion eskura jarri nahi izan du testua eta arestian esan bezala, Kulturgintza zerbitzuaren laguntza izan du itzulpen lanetan.

Chimamanda Ngozi Adichie 1977an jaiotako idazle Nigeriarra da. Ameriketako Estatu Batuetan egin ditu ikasketak eta hemen jaso dugun testu hau 2012ko abenduan TEDxEustonen (Afrikari buruzko urteroko sinposioan) emandako hitzaldi labur baten bertsioa da. Hona hemen:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago