Ekainaren 2an Juan Carlos I erregeak abdikatu egin behar zuela esan zuenetik, trantsizio monarkiko hau Estatu Espainoleko komunikabideetan eguneroko gaia bihurtu da. Korrika eta presaka ari direla badirudi ere, erabaki hau plazaratu aurretik Espainiako Alderdi Popularreko nahiz Espainiako Alderdi Sozialisteko buruek erregearekin makina bat bilkura izan zirela jakin da. Dudarik gabe, maiatzak 25eko Europako Hauteskundeen emaitzak erabaki hau aurreratzearen arrazoietako bat izan da.
Juan Carlo I erregeak, Batikanoko Ratzingerren bidea jarraiki, heriotzari itxaron aurretik bere oinordekoari bidea utzi dio. Horretarako Madrileko Diputatuen Kongresuko alderdi politikoen gehiengoaren babesa lortu du. Hain zuzen ere, Abdikazio Legea kongresuko PP, PSOE, UyPD, Foro Asturias eta UPN aderdi politikoen babesarekin aurrera atera da.
Baina alderdi politiko hauek azken hauteskundeetan izan duten gainbehera ikusirik, lege hau aurrera eramateko gaur egun alderdi politiko hauek herritarrengan duten babesa nahikoa ote duten aztertzeari ekin diot. Horretarako, oraindela hiru aste alderdi politiko hauek Estatu Espainiarreko probintzi bakoitzean lortu zituzten emaitzak aztertu ditut.
Artikulu honen irudian ikus dezakezuen bezala, Hego Euskal Herrian nahiz Kataluinan izan ezik, beste probintzi guztietan legea bultzatu duten alderdiek bozken %50a lortu dute. PP, PSOE eta UyPD alderdien bozka kopurua
Nafarroa Garaian %44.19 izan zen, aldiz,
Araban %35.68,
Bizkaian %26.76 eta
Gipuzkoan %24.45. Kataluina berriz,
Bartzelonan %26.73,
Tarragonan %25.60,
Lleidan %19.97 eta
Gironan %17.52.
Azterketa osorik ikusi nahi izan ez gero, hona hemen nire blogean idatzi dudan artikuluaren lotura:
Abdikazio Legearen babes politikoa aztergai (Geo Azterketak bloga).
Erantzun
Sartu