Teknologia albisteak

Signal datu pertsonalik gordetzen ez duen bat-bateko mezularitza aplikazioa

Erabiltzailearen aurpegia
2021-01-09 : 13:12

Azken egun hauetan WhatsApp albiste izan da erabiltzaileoi bere pribatutasun- eta datu-politika berria onartzeko eskatu digulako. Hemen horren inguruan ArsTechnica atarian argitaratutako albistea edo The Registerren argitaratutakoa.

Hona Whatsappen baldintza berrien abisua, ingelesez:

Honen harira, ostegunean Elon Musk ingeniari eta enpresaburuaren txio labur batek hautsak harrotu zituen hainbat birtxio eta komentario jaso ostean:

 

Birtxio horietako bat Edward Snowdenek eman zuen. Snowden Ameriketako Estatu Batuetako gobernuari ihesi Hong Kongen lehenengo eta Errusian ondoren egon da, AEBko gobernuak enpresa teknologiko handiei beren erabiltzaileak espiatzeko egiten zizkien eskariak salatu ostean.

 

Txio horrek Signal izeneko aplikazioarengan jarri zuen fokua eta jende asko hasi zen berari buruz blogetan edo Twitterren idazten.

Azken finean Signal ez da aurrez ezagutzen ditugun WhatsApp edo Telegram aplikazioen oso ezberdina: kontaktuak ditu, elkarrizketak zifratuta daude (izan ere WhatsAppek darabilen zifratzea Signalerako garatutako berbera da), deiak eta bideo-deiak egin daitezke... baina bere ezaugarri nabarmenena erabiltzaileen daturik gordetzen ez duela da. Hori horrela dela ziurtatzeko, beren webgunean argitaratutako eskari hau erakusten dute: bertan 2016an AEBko epaile batek bidalitako agindua argitaratu dute, bertan epaileak erabiltzaile jakin baten datuak eskatzen zizkien eta hauek erabiltzaile horrek Signal erabili arren ez zutela beren daturik erantzuten die.

Snowden berak ere bere hitza ematen du aplikazioaren segurtasunaz eta egunero darabilela ere onartzen du Twitterren zabaldutako mezuan:

;

Datuak ez gordetzeaz gain, Signalen beste puntu bat ere badarabil bere alde: bai telefono edo mahaigaineko bezeroa, zein zerbitzarikoa software librea da eta kode guztia Githuben argitaratuta daukate.

Aplikazioak euskarara itzulita daude, ez %100ean baina %95etik gora.

Beti bezala, tresnak hor daude baina erabiltzaileak izan behar dituzte arrakasta izateko, hori da WhatsAppek lortu duena. Signal WhatsApp ordezkatzen ikusiko dugu gure telefonoetan?

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago