Sustatu logoa Teknologia albisteak
elkartea

Euskeraren Jatorria Elkartea

None

Iruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa: gogoeta

elkartea
elkartea
2020-03-22 08:14

(Koroabirusaldi honetan beste gaiekiko gogoeta egiteko garaia ona denez, epaiketatik hilabete pasa ondoren gogoeta hau dakarkigu)

Iruña-Veleiaren aurkako antzerkia amaitu da. Hau dena fartsa izan bat da,  aurretik epaiketaren ondorio nagusia zein izango den badakigulako, epai bat ala beste bat egonda ere: grafitoak faltsuak direla. Baina zergatik aurreratu dezakegu horren emaitza?

Euskeraren Xarmaren 4. Bilkura martxoaren 7an Elgoibarren

elkartea
elkartea
2020-03-05 22:10

Larunbat honetan Euskeraren Jatorriak Euskeraren Xarmaren 4. Bilkura egingo du Elgoibarko Aubixan. Orain arte hiru bilkura egin dira eta bakoitzean gaur egun euskeraren jatorriari buruz proposamenak egiten ari direnen lanak sakonki ezagutu ahal izan ditugu.

Euskera indoeuropar hizkuntza izateaz gain bere oinarrietako bat izan daiteke

elkartea
elkartea
2019-06-08 20:36

Eñaut Etxamendik, Dominique eta Fina Davant eta Roger Courtoisekin batera, lehenengo frantsesez eta orain gazteleraz argitaratu dituen liburuak aurkeztuko ditu Donostiako Udal Liburutegian, ekainaren 11an, asteartean, 19:00etan. Liburuak L'Harmattan Pariseko argitaletxeak plazaratu ditu. Argitaletxe hau oso ezaguna da eta proba bat gainditu behar izan du argitaratu baino lehen. Liburua irudiz beteta dago eta bakoitzean grezierazko ezagunak diren eta indoeuroparreraren berreraikuntzarako hartu diren berbak ikusi daitezke, eta, horietan grezierak edo sanskritoerak ezin ditu ez deskonposatu ezta haien osagaiak azaldu, bai ordea euskerak.

 

Euskeraren jatorriaren ikerle historikoak eta deskolonizazioa

elkartea
elkartea
2019-05-28 16:07

Larunbat honetan, ekainaren 1ean, Euskeraren Jatorriaren 13. Biltzarra egingo da Bermeon. Aurten azken 20 mendeetan izan ditugun 21 ikerle historikoen lanak ezagutzeko aukera egongo da: Flavio Josefo, Justino, Etxabe, Poza, Larramendi, Hervas, Mogel, Humboldt, Astarloa, Novia Salcedo, Xaho, Arana, Rementeria, Mujika, Sansinenea, Agirre, Goitia, Oteitza, Aginagalde, Segurola, Kapanaga eta Mendizabal. Horiez gain Pariseko l’Harmattan argitaletxeak plazaratutako Eñaut Etxamendiren L’origine de la langue basque liburuaren aurkezpena eta Iruña-Veleiako grafitoak inguruko indusketetako eta garai bereko grafitoekiko antzekotasunak azalduko dira.

 

Euskeraren Xarma, irailaren 29an, Araotzeko Sandaili koban

elkartea
elkartea
2018-09-26 17:49

Euskeraren Jatorriak bilkura berezi bat egingo du irailaren 29an, leku berezi batean: Oñatiko Araotzeko Sandaili koban. Eta gai berezi batekin: euskeraren baitan ditugun mundu ikuskera, berdintasuna, komunitate zentzua, ekologia, gizatasuna, zientzia, inklusioa, askatasuna… Lehenengo aldiz, gure hizkuntzaren hitzik adierazgarrienei buruz berba egiteko une eta gune bat izango dugu irailean. Hau da, zeintzuk diren euskal sena zabaltzen laguntzen diguten eleak edo euskal mundu ikuskera bereganatzeko edota ondorengoei lagatzeko behar ditugun hitzak.

 
 

“Ibai urtsuenek euskal izena dute” txangoa igande honetan Soraluzen (Gipuzkoa)

elkartea
elkartea
2018-06-14 08:37

EITB ematen ari den “Euskalduntze berantiarra” ez dela egia salatzeko, igande honetan, ekainaren 17an, Euskeraren Jatorria eta Biltzarre-Historiak 2. txangoa antolatu dute. Lehenengoa “Mendi altuenek euskal izena dute” martxoan izan zen eta orain ibaien txanda izango da. Bertan, gaur egun gure euskalnafar ibai nagusien etimologiak aztertuko ditugu. Bertan ikusiko da “Nerbioi” izena ezin dela zelta izan, “Deba” ibaiaren izenean dagoen erroa “De” iturria esan nahi duela zeltek zapaldu ez zuten Kataluniako eremuan eta beraz, seguruenik iberiarra dela, eta abar. Beste izen batzuk ere landuko dira: Ibaizabal, Oka, Urumea, Aturri…

 

"Euskera Europako ama hizkuntzan" jardunaldia maiatzaren 5ean Elgoibarren

Euskeraren jatorria elkartea
Euskeraren jatorria elkartea
2018-04-27 09:10

Europan ama hizkuntza bat egon ote zen? Hizkuntza indoeuroparrek, aurretik zegoen edo zeuden hizkuntzetatik noraino hartu zuten? Zer esaten digu gaur egungo toponimiak antzinako Europako hizkuntzaz edo hizkuntzez? Euskerak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera ematen digu? Latintzat edo grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ote dituzte erro zaharragorik haien barruan? Zalantzarik gabe, faktore askogatik, hizkuntzalaritza egoera berri baten aurrean dagoela esan dezakegu: azken hamarkadetan bidaiei esker kanpoko herrialdeak hobeto ezagutzen ditugu, Interneten bidez informazioa erraz-erraz eskuratzen dugu, toponimia aztertzeko Google maps edo toponimiako nahi beste atari eta bilatzaileak ditugu.

"Mendi altuenek euskal izena dute"

elkartea
elkartea
2018-03-14 08:25

Leku aldaketa: Bihar larunbaterako (martxoaren 17) elurra 1.000 metrotara (Arrabako landa) eta euria agindu dute. Hori dela eta, txangoa behar diren baldintzetan ezin denez mendian egin, Arteako Euskal Baserria-Ekomuseoan egingo dugu, 10:45etatik 12:45etara. Solasaldian Araba, Bizkai, Gipuzkoa, oraingo Nafarroa eta Iparraldeko 25 bat mendi izenen etimologiak azalduko dira. Informazioa: euskerarenjatorria@gmail.com.

Euskalduntze Berantiarrari buruzko bideoa (6 m): https://youtu.be/T_1bEbMVXnU

ETBri eskaera "Euskalduntze Berantiarra" kapitulua eman ez dezan

elkartea
elkartea
2018-02-28 23:51

ETBk muzik egin dio orain urte eta erdi 31 lagunek egin zuten eskaerari: Euskalduntze Berantiarraren dokumentala (4. atala)  kentzeari. Euskeraren Jatorria Elkarteak ere eskaera bera egin zion eta, horrez gain, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza eta EHUko historia irakasleren batekin hitz egin genuen eta haien lana egiteko eskatu genien, telebistak gezurrez betetako dokumental hori etengabe ematea iraingarria delako.

Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

Euskeraren Jatorria Elkartea
Euskeraren Jatorria Elkartea
2017-11-19 23:11

Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa. ETBk gutxienez 8 aldiz eman duen “Euskalduntze berantiarra” euskaldun guztioi ileak tente jartzeko modukoa da. Bertan baieztatzen da euskera ez zela Nafarroara heldu III. mendera arte eta Araba-Bizkaia-Gipuzkoara, aldiz, VI. mendera arte, hau da, hizkuntza berria dela gure lurralde gehienean. Emankizunaren esanetan, Pirinioetako lurralde txiki batetik etorri zen orain dela 1.700 urte, 5.000 biztanle baino gutxiago zituen gune batetik. Handik etorri eta telebista, hezkuntza sistema zein botere politiko edo militar barik, gutxienez 150.000 biztanleri hizkuntza aldaratzeko gai izan ziren?

Jarraitu gaitzazu