Eñaut Etxamendik, Dominique eta Fina Davant eta Roger Courtoisekin batera, lehenengo frantsesez eta orain gazteleraz argitaratu dituen liburuak aurkeztuko ditu Donostiako Udal Liburutegian, ekainaren 11an, asteartean, 19:00etan. Liburuak L'Harmattan Pariseko argitaletxeak plazaratu ditu. Argitaletxe hau oso ezaguna da eta proba bat gainditu behar izan du argitaratu baino lehen. Liburua irudiz beteta dago eta bakoitzean grezierazko ezagunak diren eta indoeuroparreraren berreraikuntzarako hartu diren berbak ikusi daitezke, eta, horietan grezierak edo sanskritoerak ezin ditu ez deskonposatu ezta haien osagaiak azaldu, bai ordea euskerak.
Frantsesez iaz atera zen "L'Origine de la langue basque" izenburuarekin eta orain gazteleraz eskainiko du.
Indoeuroparraren teoria beste arlo batzuetatik zalantzan jartzen ari da, adibidez, arkeologiak orain arte ez da gai izan inbasio handiak egon zirela frogatzeko gai izan. Liburu honekin, Eñautek, teoria hori zalantzan jartzeko beste ikuspegi bat zabaldu du.
Erantzun
Sartu