Teknologia albisteak

Nahi duzu euskaraz irakurri zure Kindlean?

Erabiltzailearen aurpegia
2014-07-09 : 15:54
Elhuyarrek, zure Kindlea euskalduntzeko, liburu elektronikoak eta Kindle hiztegiak banaka eskuratzeko aukeraz gain, Kindlerako packak (Elhuyar hiztegia, euskara-gaztelania, eta Elhuyarren zientzia-liburuetako bat) prestatu ditu.

Uda da irakurtzeko garairik aproposena; etxean edo hondartzan, oporretan edo aisialdian, udak ordu asko uzten dizkigu irakurketarako. Bestalde, gero eta liburu elektroniko gehiago irakurtzen dira, eta irakurgailu  horien artean Kindlea da gaur egun erabilienetakoa.

Bada, horiek guztiak
  kontuan hartuta, euskaraz irakurtzeko aukera liburu elektronikoetara hedatu du jada Elhuyarrek, eta  Elhuyarren euskara-gaztelania hiztegia Kindlean ere erabilgarri dago; horrela, euskarazko liburu elektronikoetan irakurtzeaz gain, hitzak hiztegian kontsultatu ahalko dira orain.

Elhuyarrek, zure Kindlea euskalduntzeko, liburu elektronikoak eta Kindle hiztegiak banaka eskuratzeko aukeraz gain, packak prestatu ditu. Bi elementuk osatzen dute pack hori: Kindlerako Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania) eta Kindlerako Elhuyarren zientzia-liburuetako bat.

Bi elementu horiekin osa daiteke pack gustukoena; haur eta gazteentzako esperimentuak, gazteentzako narrazioak eta helduentzako zientzia-liburuak daude aukeran.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago