Teknologia albisteak

Euskararen Ginkanako 10 finalistak azken lehiarako prest

Erabiltzailearen aurpegia
2013-02-07 : 11:20
Larunbat honetan, otsailak 9, Donostiako San Telmo museoan Euskararen Ginkana lehiaketaren finala jokatuko da. Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa da Euskararen Ginkana eta aurten bigarren urtez egin da, Kutxa Ekoguneak Soziolinguistika Klusterra eta Topagunearekin batera antolatuta. 2.edizio honetako gai nagusia Hizkuntza ekologia da. 
Lehiaketak bi fase ditu eta lehen fasea abenduak 3an Nazioarteko Euskararen Egunean hasi zen eta www.euskararenginkana.net webgunearen bitartez jokatu da. Partaideek euskararekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba eta galdera erantzun behar izan dituzte, bigarren fasera edo finalerako sailkatzeko. Lehen fasean puntu gehien lortutako lehiakideak eta finalerako sailkatu direnak hauek dira:
 
MariJoxe Azurtza, Ramon Lerchundi Goñi, Bernar Etxeberria Mendia, Aitziber Mindeguia Ortega, Miren Azpillaga Epelde, Milia Ortiz de Pinedo Trabudua, Josebe Amondarain Mujika, Itziar Azurza Sorrondegui, Olaia Jandula eta Xabier Elizetxea.

10 finalista hauek San Telmo museoko Badu bada erakusketako gune ezberdinetan zehar proposatutako probak gainditu beharko dituzte.

Lehiaketa honetan bi sari mota banatuko dira: Banakakoa eta eskualdekoa. Banakako sariari dagokionez, hiru sari banatuko dira puntu gehien lortzen dituzten hiru lehiakideen artean. Hala ere, inor ez da eskuhutsik joango:
  • 1.saria: Orbea bizikleta elektrikoa bat.
  • 
2.saria: Nekazal turismo ekologiko batean asteburu pasa.
  • 
3.saria: Jatetxe ekologiko baterako bi pertsonentzako otordua.


Eskualdeko saria, banakako sarian lehenengo postua lortzen duen pertsonaren eskualderako izango da. Eskualde horretan, hizkuntza-ekologia arloan eskualdean proiektu bat gauzatuko da Topagunaren eskutik.
Finala larunbatean 17:30ean hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du. Sari banaketa, berriz, 19:00etan izango da finalako jokatutako leku berean, Donostiako San Telmo museoan hain zuzen ere.

Iazko arrakasta ostean, aurtengo Euskararen Ginkanak Euskal Herri osora zabaltzea izan du helburu, herri eta eskualde ezberdinen arteko aniztasuna bultzatuz. 
Euskararen Ginkanako 1.edizioko 10 finalistak iazko finalaren egunean.

Erantzun

Sartu