Tranxlan: Transmedia proiektu bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean
Bi fasetan gauzatuko da Tranxlan:
Uztailak 17 baino lehenago izena eman eta onartuak izan direnekin aurrera eramango da lehen saioa, uztailaren 20an San Telmo Museoan. Bertan egitasmoaren nondik norako guztiak azalduko zaizkie parte-hartzaileei.
Uztaileko jardunean itxiko da irailaren 10etik 20ra bitartean burutuko den lan-programa zehatza. Printzipioz egun osoko lan jarduna izango dela aurreikusi beharko du parte-hartzaileak.
Tabakalerak, San Telmo Museoarekin, Nekrogunerekin eta Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean antolatutakoa, transmedia proiektu bat burutzea du helburu.
Irakasleak:
Tailerren koordinazioa eta diseinua: Rubén Sánchez (Factoría Crossmedia).
Ikusentzunezkoen alorra: Iñako Gurrutxaga (EITBko eduki tematikoak).
Arlo soziala: Laia Sánchez (Citilab-eko Medialabaren social media zuzendaria eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan irakaslea).
Bideojokoen alorra: Arturo Monedero (Delirium Studios-eko sormen zuzendaria).
Web arloa: Ana Malagón & Goio Telletxea (La Personnalité).
Gidoi arloa: Jon Sánchez (Gugan Transmedia managing & consulting).
Erantzunak kargatzen...