Teknologia albisteak
1

Euskal blogarien topaketako mahai inguruko zenbait hausnarketa

Erabiltzailearen aurpegia
2017-04-03 : 09:21

Joan den ostegunean, Azkue Fundazioak Euskararen Etxean “Blogetan! Euskal blogarien topaketako mahai inguruan” antolatu zuen. Bertan blog garapenaren inguruan hausnartu genuen Urtzi Odriozola, Arkaitz Sukuntza, Eli Garcia eta laurok, moderatzaile lanetan, modu ezin hobean gainera, Estitxu Garai ibili zen. Hamaikatxo blogari bertaratu ziren eta burua eragiteko aukera paregabea izan zen. Ekarpen bezala Blogetan! mahai inguruan erabili nituen apunteak (bai, mahian ezkutatu ezin izan nituen horiek) pixka bat garatu eta galderak idatziz erantzutera animatu naiz, seguru aski hitzez baino askoz hobeto egingo dut eta! Animatuko gara honen inguruan gehiago sakontzen?

Aurpenenaren laburpen guztia hemen irakurri dezakezu (laborategia.eus) baina hona hemen 4 puntu nagusiak:

SEO: euskal blogarion erronka

Zein da egun euskarazko garapen, eta zehatzago blogen erronka, bilatzaileetan lehenengo postuetan agertzeko? Blogen kasuan, gakoa freskotasunean dagoela esango nuke. Blog edukiak interesgarriak izan behar dira irakurleentzat, azken finean irakurriak izateko idazten ditugun testuak dira. SEO, mundu mailako bilatzaile garrantzitsuenek aintzakotzat hartzen duten behar izan oso garrantzitsua dela esango nuke. Horretaz gain, eta edukiekin jarraituz, interesgarria da publikazio maiztasun zehatz bat lantzea, Google-ek, adibidez, oso kontuan hartzen du gai hau.

Blogen etorkizun banatuari dagokionez

Blogen etorkizunari buruzko azken ikerketek adierazten dutenaren arabera, blogek osagai soziala izango dute; diseinua ez da funtsezkoa izango eta irakurleak erabakiko du, ikusiko duen gailu edo baliabidearen arabera, nola ikusi nahi izango duen. Tent bezalako protokoloek etorkizuna direla uste duzue?. Horri lotuta, gaur egun bogan dauden feed-ak jarraitzeko aplikazioek (edo beste baliabide batzuk, adibidez, Medium) eskaintzen dizkiguten baliabideak direla eta, blog bakoitzaren nortasun edo irudiak ardura dauka?

Azken hausnarketak

Euskaraz idazten diren blogak, sare edo plataforma bakar batean bilduta egon beharko liratekeela uste duzue? Ez da erantzun erraza, izan ere edukien bikoizketa ekarriko luke horrek eta bilatzaileek hori zigortzen saiatzen dira, baita lortu ere. Beste alde batetik lizentziak ere hor daude, Azkue Fundazioaren laginean ikusi dugun bezala, blogari guztiek ez dute Creative Commons erabiltzen. Agian lizentzia askeak sustatuta eta edukia berridatziz konpondu daiteke hau. Badira urte batzuk Euskal Blogosfera sortu genuenetik, baina, agian lanketa faltagatik, ez zuen arrakasta handirik izan.

Nola ikusten duzue euskarazko blogintzaren etorkizuna?

Sendotzen. Sareek YouTuberrak izan behar garela esaten ari dira aspaldi, baina nik neuk ez dut nire burua hor kokatzeko asmorik. Oraindik badira blogariek ustiatu ez ditugun hamaikatxo esparru eta esparru horiek kontsumitzeko interesa duten irakurleak. Beraz, animatu eta blogak sortu. Beste alde batetik, Googleek ez du Blogroll-a gustuko eta WordPress-ek aspaldi kendu zuen, baina blogari euskaldunon artean berreskuratu behar dugu. Izan ere, elkar ezagutzeko eta komunitatea sortzeko aukera bakarrenetakoa dela esango nuke, honelako jardunaldiak salbu.

Esan bezala, xehetasun gehiago eta hausnarketa zabalagoa (laborategia.eus webgunean).

Erantzunak

2017-04-03 : 09:41

Gustuko baduzue, eta @dabidnet-ek kronika osatze aldera, hona #blogetan jardunaldiaz neuk egin nuen kronikatxoa:)
http://blogak.goiena.eus/marijo/2017/03/31/blogetan/

Erantzun

Sartu