Donostiako Udaletxeak Hemen da Konposta! egitasmoa jarri du abian, bosgarren edukiontziaren bidez materia organikoaren bilketa sustatzeko asmoz. Cristina Enea Fundaziotik herritarrentzat informazio kanpaina osagarri bat egingo da, eta bertan azalduko da ezarpena nola izango den, edukiontziaren funtzionamendua zein izango den eta edukiontzira zer bota eta zer ez, besteak beste.
Bosgarren edukiontziaren ezarpena mailakakoa izango da, eta hitzaldi informatiboak faseen ezarpenarekin koordinatuko dira. Horrela, lehenengo faseko hitzaldiak honako egun eta tokietan izango dira,
guztiak arratsaldeko 19:00etan.
Auzoa |
Tokia |
Eguna |
Gros + Sagües |
Okendo Kultur Etxea |
Apirilak 1 |
Morlans |
Edificio de Morlans |
Apirilak 8 |
Amara Berri + Anoeta |
Ernest Lluch KE |
Apirilak 9 |
Egia |
Cristina Enea |
Apirilak 10 |
Erdialdea |
Koldo Mitxelena |
Apirilak 30 |
Hitzaldietan sistema berriaren funtzionamendua azalduko da. Ondoren, galderak egiteko aukera izango da, sor daitezkeen zalantza eta kezkak argitzeko.
Erantzun
Sartu