2012an eta 2013an Cristina Enea Fundazioak eta Club Atlético San Sebastianek antolatutako BerdeBidea herri-lasterketa iraunkorraren arrakastaren ostean, bi erakundeak berriz ere kirola eta iraunkortasuna batzen dituen egitasmo honetan murgildu dira aurten ere. Herri lasterketa honen hirugarren edizioadatorren martxoaren 30ean, igandea jokatuko da Donostian.
BerdeBidea Krossa lasterketa alternatibo, ezberdin, jasangarri eta solidario bezala jaio zen. Gainera, kirol-jarduera izateaz gain, ingurumen-sentsibilitatea duten pertsonen topaleku ere bada, non partehartzaileek baliabideen erabilera arduratsuaren eta gure planetari eragiten diogun inpaktuaren murrizketaren aldeko apustua agerian utziko baitute.
Hirugarren edizio honetan aurreko urteetako balore eta printzipio berberak sustatzen dira, baina oraingoan esperientzia eta ilusio berritu handiagoarekin, bai eta gisa honetako jardueren artean, egutegian bere toki propioan ezartzeko eta honelako kirol-ekimenentzat erreferente bilakatzeko asmo irmoarekin ere. Kirol-jarduerak antolatu eta berauetan parte hartzeko beste modu bat egon badagoela erakusteko bide aktiboa eta osasungarria.
Lehenengo bi edizioetako esperientziaren ondoren, laster kaleratuko dute antolatzaileek etorkizuneko gisa bereko jarduerak antolatzeko praktika onen gida. Lan hori egin da lasterketaren planifikazioaren eta antolakuntzaren fase guztiak dokumentatuz.
BerdeBidea, gisa honetako gainontzeko jardueren kirol-helburu eta ezaugarri tekniko berberak dituen herri-lasterketa da: kirola eta ohitura osasuntsuak sustatzea. Hala ere, jarduera ezberdina da, energia eta ur-xahuketa, hondakinen sorrera eta kutsadura akustikoa eta atmosferikoa minimizatuko duen planifikazio kontzientea egin delako bere garapen-fase guztietan. Gainera, BerdeBidea Krossak kontzeptu integral gisa onartzen du jasangarritasuna, ingurumen-kontzeptuak bere baitan hartuz, baina baita irizpide ekonomikoak eta sozialak ere.
Izan ere, partehartzaile guztiei eskatzen zaie lasterketa honen ingurumen-filosofia onartzea, baita erabilitako kirol-materiala ematea ere. Antolakuntzak bestalde, inskripzio bakoitzetik euro bat ingurumen-egitasmo batera bideratuko du. Inskripzioak egunean bertan ere egin ahal izango dira irteera gunean, proba hasi baino ordubete lehenagora arte, beti ere dortsalak soberan baldin badaude.
Erantzun
Sartu