Teknologia albisteak

Azken Portuko jaiak 2012

Erabiltzailearen aurpegia
2012-08-03 : 16:13

Abuztuko opor usainarekin batera datoz aurten ere Azken Portuko jaiak. Egitarau zabal eta aberatsa osatu dugu, helburu bakar batekin: haur, gazte eta heldu guztiak asebetetzekoa. Hona hemen izango denaren laburpena:

Jaiak abuztuaren 10, 11 eta 12an izaten diren arren, beroketak aurreko larunbatean hasten gara egiten. Bihar arratsalderako mus txapelketa antolatu dugu. 15:30etan parte hartzaileen izenak hartu orduko hasi dira partidak.

Iluntzean berriz, auzoko tabernetan zehar Bertso Turra izango da, Unai Gaztelumendi, Beñat Gaztelumendi eta Agin Rezolarekin. Ea nola amaitzen dugun etapa!

Datorren asteburuan berriz, haur-jolasak, herri kirolek eta kontzertuek hartuko dute tokia. Gauak girotzeko Governors, Peachy Joke, Luz de Putas eta Skasti izango beste askoren artean. Bigarren egunerako apar festa ere badugu, bero patsa handiak denoi egiten baitigu kalte!

Hemen esandakoa labur geratzen bazaizue, esteka honetan duzue egitarau osoa: http://t.co/mp3MbTRG Bide batez, gure Facebookeko kontua ere hemen:http://eu-es.facebook.com/azkenportujaiak

Animatu! Ikusiko duzue zein giro ederra dugu gure auzoan!

Erantzun

Sartu