Teknologia albisteak

Eztabaida-leku irekia ostegunean Bilbon: "Emakumea eta Komunikabideak"

Erabiltzailearen aurpegia
2017-03-28 : 11:48

Emakumeen presentziak komunikabideetan dituen aztarnak eta aukerak aztertuko dituzte etzi (martxoaren 30, osteguna) Bilbon. Komunikatzeak badu generorik akaso? Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, "Emakumea eta komunikabideak. Emakumeen presentziak komunikabideetan dituen aztarnak eta aukerak. Komunikatzeak badu generorik akaso?" eztabaida-leku irekia antolatu dute. Ekitaldia Euskadiko Artxibo Historikoan izango da (María Díaz de Haro, 3-Bilbo) goizeko 11,30ean. Besteak beste, Estibaliz Ruiz de Azua, Pili Kaltzada eta June Fernandez egongo dira ekitaldian.

 EGITARAUA

INAUGURAZIOA

Jesús Coterón, Kazetarien Euskal Elkarteko dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.

Nekane Lauzirika, Kazetarien Euskal Elkarteko eta Euskal Kazetarien Elkarteko bokala. Eztabaidaren moderatzailea.

TXOSTENAK

  • “Garelako ikusten dugu, ikusten dugulako gara"

Estibaliz Ruiz de Azua.  Kazetaria. ETBko asteburuko Teleberriaren aurkezlea eta Grupo Noticiaseko egunkarietako zutabegilea.

  • "Erredakziotik Zuzendaritzara eta beste Komunikazio sail batzuk"

Pepa Marzo.  Hierroren zuzendaria bere azken etapan, Bilbao egunkariko kolaboratzailea.  “Europa, una información selectiva” eta “Bizkaia en la Unión Europea” publikazioen egilea. 

  • "Emakumezko kazetariak eta informazio 'gogorra': zergatik urri dira analisi político edo ekonomikoan"

Lourdes Pérez Rebollar. Egun, El Diario Vasco egunkariko Erredakzio burua da. Vocentoko Eduki Editorialen Zuzendaritzako Iritzi burua, ekoizpen editorialean eta Taldeko eskualdeko egunkarietako artikuluetan erantzukizuna du. EiTBko komunikabideetako tertuliakidea.

  • “Zubiak eratu, hesiak altxatu"

Pilar Kaltzada González.  Aholkulari seniorra eta “Linking Ideas” komunikazio agentzia estrategikoko Bazkide Sortzailea. Euskadiko komunikabide garrantzitsuenetan lan egin du eta informazio eta iritzi-programetako ohiko kolaboratzailea da.

  • "Kazetaritza de-generatua: feminismoa komunikabide alternatiboetan"

June Fernández.  Generoan, aniztasun sexualean eta migrazioetan  espezializatutako kazetaria. El Paísen hasi zen. Pikara Magazine aldizkari digital feministaren bultzatzailea eta koordinatzailea, eta imprimatutako edizioko zuzendaria. Eldiario.es, Diagonal eta Argiako kolaboratzailea.

DEBATEA

 Mintzalarien parte-hartzeen ondoren debaterako balioko duten galdera-txanda irekiko da.

ITXIERA

 Jesús Coterón, Kazetarien Euskal Elkarteko dekanoa eta Euskal Kazetarien Elkarteko presidentea.

 Izen-emateak: asociacion@periodistasvascos.com/info@colegiovascodeperiodistas.com 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago