Teknologia albisteak

AVP-EKE

Erabiltzailearen jarduna

'Manu Leguineche, Bilboren bihotz eta oroimenean'

2017-10-09 : 16:54

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udalaren laguntzaz, Manu Leguinecheren bizitza eta lanaren inguruko mahai-ingurura gonbidatzen zaituzte. Ekitaldia urriaren 10ean izango da, asteartea.

Eztabaida-leku irekia ostegunean Bilbon: "Emakumea eta Komunikabideak"

2017-03-28 : 11:48

Emakumeen presentziak komunikabideetan dituen aztarnak eta aukerak aztertuko dituzte etzi (martxoaren 30, osteguna) Bilbon. Komunikatzeak badu generorik akaso? Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udalaren laguntzarekin, "Emakumea eta komunikabideak. Emakumeen presentziak komunikabideetan dituen aztarnak eta aukerak. Komunikatzeak badu generorik akaso?" eztabaida-leku irekia antolatu dute. Ekitaldia Euskadiko Artxibo Historikoan izango da (María Díaz de Haro, 3-Bilbo) goizeko 11,30ean. Besteak beste, Estibaliz Ruiz de Azua, Pili Kaltzada eta June Fernandez egongo dira ekitaldian.

Bilbo, Iparraldeko Donejakue bideetako itsasargia XXI.mendeko erronken aurrean

2017-03-14 : 11:30

Martxoaren 22an, asteazkena, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Santiago Bideen Lagunak Elkartearen laguntzaz jardunaldi bat antolatu dute 'Bilbo, Iparraldeko Donejakue bideetako itsasargia XXI.mendeko erronken aurrean' izenburupean. Ekitaldia Club Deportivo de Bilbaon (Alameda Rekalde, 28 - Bilbo) burutuko da arratsaldeko 19:00ean. Hona hemen egitaraua.

Ezgaitasun intelektuala duten pertsonak eta komunikabideak

2016-11-26 : 10:51

Euskal Kazetarien Elkarteak, Kazetarien Euskal Elkargoak eta Gorabidek antolatuta, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin,mintegia izango da azaroaren 30ean Bilbon: "Ezgaitasun intelektuala duten pertsonak eta komunikabideak. Nolakoak garen, nola ikusten gaituzten eta gutaz nola hitz egiten duten". Mintegiak ikuspena, lengoaia, estereotipoak, aurreiritziak edo zorroztasuna jorratuko ditu.

Mahai-ingurua Bilbon: 'Manu Leguineche, Bilboko bihotz eta oroimenean'

2016-09-26 : 13:44

Bihar (irailaren 28a, asteazkena) mahai-ingurua izango da Bilbon, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak antolatuta. Manu Leguineche kazetariaren figuraren inguruan izango da. Club Deportivo Bilbaon (Alameda Rekalde, 28), arratsaldeko 7etan.

Jardunaldia “Sexismoa hauteskunde-kanpainetan eta haren trataera hedabideetan”

2016-09-11 : 10:39

Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Ellkargoak, EMAKUNDE-Emakumearen Euskal Erakindearekin batera hurrengo jardunaldia antolatu dute: “Sexismoa hauteskunde-kanpainetan eta haren trataera hedabideetan”

Kazetarientzako Ekonomia Jardunaldia 'Euskal ekonomia eta industriaren egoera eta erronkak'

2016-05-25 : 10:22

Maiatzaren 30etik aurrera Makina eta Erremintaren Bienala egingo da Barakaldoko BECen. Euskadin egiten den industria-ekitaldi garrantzitsuena da eta sektore industrial garrantzitsuak eta euskal-ekonomiaren traktore direnak hartzen ditu (erakusketariak, hornitzaileak, bezeroak, etab.). Arrazoi honengatik, mahai-inguru bat egin nahi dugu non kazetariek eta enpresek euskal ekonomia eta industriaren egoera nola ikusten duten elkarrizketan jarduteko. Ekainaren 2an (11.30-14.00), BECeko atrio nagusian.

(Epea luzatu dugu) Gazteentzako diruz lagundutako Marketing Digital ikastaroak

2014-06-13 : 10:16

Izena emateko epea ekainaren 18a arte luzatu da. Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak, FAPE, Editrain eta prentsa eta edizio arloko enpresen laguntzarekin, MARKETING DIGITALaren inguruko ikastaro bat antolatu du. Kurtsoa semipresentziala eta doakoa da eta 30 urte baino gutxiago duten langabetuei zuzenduta dago.

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago