"Giza Eskubideak" graduondokoa abian jarriko du EHUk,egun batzuren buruan, Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen dituen bekak lagun dituela.
Graduondokoaren helburua Giza eskubideak defendatzeko GKEetako kideak, abokatuak, eta, oro har, giza eskubideen inguruko ezagutza jaso nahi duten norbanakoak trebatzea da.
Giza eskubideak argitzera bideratutako eta, ahal den neurrian, giza eskubideak urratzen diren egoerak konpontzeko teknikak zein diren adieraztea du xede ikastaroak; nola kasuistikaren eremuan, hala legediaren zein gizartearen arloan.
Graduondokoa burutzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak %30eko bekak eskaintzen ditu lehen eta bigarren zikloko tituludunentzat, baita gaia lantzen duten profesionalentzat ere.
Ikastaroa online eskainiko da eta 33 ECTS kredituko (Kredituak Metatzeko eta Transferitzeko Europar Sistema) balioa du. Izena emateko eta bekak eskatzeko epea irekita dago.
Ikastaroaren inguruko informazio guztia ikastaroaren webgunean edo, bestela, dh@asmoz.org helbide elektronikora idatziz eskura daiteke.
Erantzun
Sartu