Teknologia albisteak

Anthropeum, Tagzania kronologiko kultural bat

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 11:19

Anthropeum eguneroko joko bat da zeinean, Tagzanian bezalatsu, argazkian ikusten duguna kokatu behar dugun mapan. Baina desberdina ere bada: eguneko erronka guztientzat da berdina, ez da app bat baizik eta web bat, bi toki beharrean 10 kokapen egin behar dira txandan, eta argazkiak ez dira tokiak, baizik eta objektu antropologiko, kultural, historiko edo arkeologikoak.

Hau da, irudikoa bezalako objektua erakusten zaigu, batzuetan argazki desberdinekin perspektiba osagarriekin, eta materialen inguruko pista bat jaso dezakegu, baina ez gehiago:

Pentsa, halako 10 objektu, ba mapan kokatu behar dituzu batetik, eta garai kronologiko batean. Emaitza ez dator amaieran, baizik eta klik bakoitzarekin ikusten duzu, hala nola gure saiakera honetan:

Goiko kapturan ikusten dugun saiakeran delako hiru paneleko gauza hori kokatu dugu, gaizki, estepa pontikoan, eta kristo aurreko 1.000. urtearen bueltan edo. Oker geunden, bere kokapen Tibet edo Mongolia aldea zen eta askoz berriagoa 1400-1700 urteen arteko objektu bat. Ikusten denez, garaia zen tokia asmatzeko malgutasun pixkat badago. Ez duzu zehaztu behar toki zehatz bat, baizik eta "inguru kulturala", Tibet eta inguru osoak, berdez ikusten den horrek, balio zigun asmatzeko.

Anthropeum sortu du Matthew Chu izeneko AEBetako ikasle batek (Washingtoneko Unibertsitatekoa). Hemen du baliabide bat ekarpenak egiteko berari (hori proposatzen du Anthropeum-en finantzazio gisa).

Anthropeumeko azalpen orrietan dioenez, 500.000 objektutako datubase bat dauka joko-galdera hauek egiteko. Bere mapak irekiak dira, OpenStreetMap-ekoak Tagzanian bezala, eta bere irudi-objektu datubaseak datoz hemendik: 

Probatu beraz, Anthropeum.com 

Erantzun

Sartu