Teknologia albisteak

Grand Theft Auto VI: joko jabetza pribatuaren amaiera

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:26

Sonyk jakinarazi du 2028ko urtarriletik aurrera digitalean soilik erosi ahalko direla bideojokoak, PlayStation Store dendan zein saltoki fisikoetan. Eta duela egun batzuk esan zuen Rockstar Games garatzaile ezagunak Grand Theft Auto VI bertsiorako salduko den kaxak, ez duela diskorik edo beste gauza fisikorik izango barruan, kode bat bakarrik jokoa jaitsi eta sarean jokatu ahal izateko. Ez da joera berria hau: jokoak gero eta gehiago dira plataforma bidekozak, harpidetzekin, online-funtzionamendu soilekoak, eguneraketa jarraitu eta baldintzatuen bidezko app-ak... Gertatu behar zuen: joko karkaxen edo diskoen jabetza amaitu da.

Sonyren PS jokoen gaian, 2028ko urtarrilean emango da aldaketa, PlayStation Blog webgune ofizialean jakinarazi dutenagatik. “Norabide naturala” dela diote, “bideojoko digitalekiko lehentasunak disko fisikoei aurrea hartu ahala, kontsumitzaileen joeterara moldatzeko”. Argi eta garbi diote: “Gure komunitatearen gehiengoak bideojokoetan sartzeko eta jokatzeko gogokoen duen bidea da gaur egun”. Game Erauntsian honi buruz gehiago, eta baita aipaturiko besteaz, Grand Theft Auto VIren kontuaz.

Azken joko honi dagokionez, kaxa baten barruan etorriko kode soil horren erosketa 80 euro izango dira, eta azaroan gerta daiteke lantzamendua.

Hona kapitalismo modernoaren paradoxa bat: jabetza pribatuaren ukazioa. Izan ere, joko bat erostea ez da jada gauza fisiko bat erostea eta horren jabe izatea, berori oparitu, beste bati pasatu edo antzeko jabetza-pribilejio pribatu horiekin. Orain, joko bat erostea da aldi baterako esperientzia digital baten erabiltzaile izatea, eta zu haien zerbitzariekin konektatzen zaren bezala, zerbitzari horiek zure gailuetara konektatuta daude, eta zure makinak zerk nola funtzionatzen duen erabakitzen dute.

Grand Theft Auto VIko sustapen irudia ilustrazio egokia iruditu zaigu. Maleta baten lapurreta... baina digitala guztiz. Hutsik dago maleta hori.

Erantzun

Sartu