Plataforma digitalen garaia den honetan, esku artean darabildan azken proiektuaren berri ematera nator: "
Itaken bila" online eleberria. Sortu ahala interneten argitaratuz joango den eleberri honentzako finantzazioa lortzeko, eta Maquiavelori inoiz egotzi izan zaion moduan, helburuak edozein bitarteko erabiltzea justifikatzen duenez, proiektua aurrera eramateko
crowdfunding kanpaina bat jarri da martxan.