Teknologia albisteak

Donostian, urriaren 17 eta 18an "Museoak eta ondare-guneak: publikoak ezagutzen"

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-11 : 13:34
Urriaren 17 eta 18an  "Museoak eta ondare-guneak: publikoak ezagutzen" IX. Kongresua ospatuko eta  Filosofia eta Hezkuntza Zientziak Fakultateko Areto Nagusian (EHU) eta San Telmo Museoko areto nagusian. 

Ezagutzen al ditugu museoetako eta ondare-guneetako publikoak, eta beraien eta proposamen museografikoen arteko elkarreraginak? Kongresu honek galdera hauen inguruan eztabaidatuko du eta hausnarketa bat egingo du.

Museoen eta ondare-guneen historian izan den publikoaren ikerketen garapena oso ezberdina izan da bai herrialdeen, bai museoen tipologiaren eta baita ere ikerketa metodoen eta tekniken arabera. Herrialde anglosaxoietan ikerketa horiek aspaldikoak dira, XX mendearen hasieran hasi ziren egiten. Gainontzeko herrialdeetan, berriz, XX. mendeko 60ko hamarkadatik eta bereiziki 80kotik aurrera abiatuko ziren, batez ere arrazoi ekonomikoengatik. Museoen tipologiari dagokionez, ikerketa horiek museo nagusietan egin dira, arte, eta zientzia eta teknika museoetan bereziki. Bukatzeko, metodologiari buruz, ikerketa kuantitatiboak izan dira nagusi, eta zenbaitetan datu oso orokorrak erabiliz.

Beraz, museo- eta ondare-eremuan, publikoek kultur azpiegitura horiekin dituzten harremanez, ezer gutxi dakigu. Adibidez, oso gutxi dakigu publikoen motibazioez, interesez, usteez, lehentasunez, erantzunez, ikasteez edo proposamen museografikoen, museologikoen eta ondarezkoen balorizazioez. Gainera, museo- eta ondare-gune askok ez dute informazio kuantitatibo zehatzik ere beraien publikoei buruz: bolumenaz, osaeraz, ezaugarriez, bisitaldi-motaz edo maiztasunaz. Hau dela eta, makina bat museo- eta ondare-politika bideratzen da publikoei buruzko ikerketa zorrotzik izan gabe, ezta ez-publikoei buruz ere. Aldi beran, zenbait museo-proposamen eguneratzen dira ikerketa horiek kontuan hartu gabe.

Kongresu honen helburua da publikoaren ikerketen metodologiaz eta emaitzez azterketa bat egitea eta eztabaidatzea. Era honetan ere, kongresu honek irizpide batzuk eskaini nahi dizkie museo- eta ondare-politika zuzentzen dutenei, baita proposamen museografikoak lantzen edo eguneratzen dutenei ere. Hain zuen ere, honako galderei erantzun nahi die kongresuak:

- Zeintzuek bisitatzen dituzte museoak eta ondare-guneak? 
- Zer ezagutzen da bisitarien usteez eta interesez? 
- Zer nolako interakzioak ematen dira publikoen eta proposamen museografikoen eta museologikoen artean? 
- Zer nolako ondorioak dituzte interakzio horiek publikoengan? 
- Zer nolako ondorioak dituzte interakzio horiek museoen eta ondare-guneen politika museografikoan?

Egitaraua

Osteguna, Urriak 17. Filosofia eta Hezkuntza Zientziak Fakultatea

9:30. Sarrera ekitaldia

10:00. Hitzaldia

  • Hugues de Varine (Consultant en développement local et communautaire, et directeur du Conseil international des Musées (ICOM) de 1964 à 1974, France), "Quelle place et quel rôle pour l’habitant dans son musée ?".

11:15. Komunikazioak

  • Mauricio Rojas Alcayaga (Universidad Alberto Hurtado, Chile), "Museos comunitarios como estrategia para la formación de audiencias en barrios patrimoniales".
  • Lina Ubero y Marta Ponseti (Museo de Ciencias Naturales de Barcelona), “Los públicos de proximidad del Museu Blau del Museo de Ciencias Naturales de Barcelona (MCNB)”.

12:30. Hitzaldia

  • Jacqueline Eidelman (Département de la politique des publics. Direction générale des patrimoines, France), “Quelle politique des publics pour les musées français”.

16:00. Hitzaldia

  • Virginia Garde López (Subdirección General de Museos Estatales, España), “Conociendo a todos los públicos: investigación y gestión en el Laboratorio Permanente de Público de Museos”.

17:15h. Komunikazioak

  • Philippe Araguas, Emilie d’Orgeix, Mathilde Esquer, Morgane Mercier, Roxane Meylan, Jonathan Realinho (Université Michel de Montaigne | Bordeaux 3), “Comment croiser les publics dans une exposition temporaire ?”.
  • Miren Koro Campos Santacana, Mauro Peñalba Otaduy y Nerea Izagirre Elizondo (Koma zerbitzu kulturalak, Euskal Herria/País Vasco), “¿Nos conocemos?”.

Ostirala, Urriak 19. San Telmo Museoa

10:00. Hitzaldia

  • Mikel Asensio (Universidad Autónoma de Madrid), “Evaluación implicativa: hacia una nueva visión generativa y participativa en la gestión de audiencias”.

11:15. Komunikazioak

  • Silvia García Ceballos (Universidad de Valladolid), “Espacios museísticos, potenciales de inclusión en la diversidad pública”.
  • Rosa Mª Hervás Avilés, Elena Tiburcio Sánchez, Eloísa Pérez Santos y Antonia María Sánchez Lázaro (Universidad de Murcia y Universidad Complutense de Madrid), “Los grupos de discusión como metodología para conocer al público potencial de museos”.

12:30. Hitzaldia

  • Antoni Laporte (ARTImetria, Catalunya), “Los estudios de visitantes en museos: conocer para gestionar. CosmoCaixa, un ejemplo de buenas prácticas”.

16:00. Hitzaldia

  • Lucie Daignault (Musée de la Civilisation, Québec, Canada), “Quand le visiteur du musée devient un acteur. La nécessaire contribution de l’évaluation”.

17:15. Hitzaldia

  • Equipo Museo San Telmo, “San Telmo, un museo orientado a la sociedad”.


Artikulua hemendik kopiatu da: http://www.irun.org/oiasso/home.aspx?tabid=993


Erantzun

Sartu