Teknologia albisteak

Alanbike

Erabiltzailearen aurpegia

Alanbike konpainia 2011an sortu zuten hainbat diziplinetatik zetozen pertsonek. Behar batek batu zituen: presarik gabe gorputza, adimena eta ahotsa era libre eta jarraituan ikertzeko beharrak. Trebakuntza, lankidetza eta gogoeta teatralerako espazioa sortzea dute xede, hazkunde pertsonalerako mesedegarria den, presentzia eszenikoaren oinarri teknikoak aztertzeko eta askotariko adierazpideen ikuskera anitzak topatzeko aukera ematen duena; aurreiritziei aurre egiten dien espazioa. Euren ekintza lerroek harremana dute aktore/aktoresaren entrenamenduak gidatzeko etengabeko ikerketarekin: ahots, gorputz eta buruaren gaitasunak handiagotuz, lengoaia eszeniko berrien bilaketa indartuz, jolasaren bitartez gizakiaren alde infantil eta primitiboenen garapenean sakonduz, imajinazioa sustatuz eta In perpetuum mobile bezalako obra eszenikoen sorrera bultzatuz. Lehenengo bi urteetan Lutxanako eskola zaharretan garatu dituzte euren entrenamenduak, Plataforma Tirante-k utzitako espazioan, eta 2013ko irailean Bilbora lekualdatu dira, Euskal Herrian antzerki ikerketan erreferentea den Kabia konpainiaren egoitzara.

Erabiltzailearen mezuak

Oraindik ez duzu edukirik sortu! Egin zure lehen ekarpena