Duela gutxi argitaratu dira Sustatun bertan, Interneteko pasahitzak segurtasunez gordetzeko zenbait irizpide orokor. Artikulu horretan aipatzen den moduan, segurtasun-prozesu horretarako oso erabilgarri izan daitezke pasahitz-kudeatzaileak. Aspaldi honetan, gero eta sarriago entzuten dugu zein garrantzitsu diren pasahitz-kudeatzaileak. Guztiz ados nago behar beharrezkoak direla, eta dagoneko urteak dira erabiltzen ditudala. Niretzako pasahitz-kudeatzailea eguneroko tresna bihurtu da, eta horregatik denbora daramat batzuk erabiltzen eta frogatzen. Jarraian erabili ditudanetatik gehien gustatu zaizkidanak zeintzuk izan diren zerrendatuko dut.
Pasahitz-kudeatzaileak zure pasahitz guztiak kudeatzen eta erabiltzen laguntzen dizuten aplikazioak dira. Batetik, pasahitz sendoak automatikoki sortzeko, eta bestetik, zure pasahitz guztiak ziurtasunez gorde eta ondo kudeatzeko. Web batean alta ematen duzula? Ba, erabili zure pasahitz-kudeatzailea pasahitz sendo bat sortu eta gordetzeko. Kreditu txartelaren kodea ez duzula ahaztu nahi? Gorde pasahitz kudeatzailean. Horrela, pasahitz sendo eta seguruak izango dituzu, zerbitzu bakoitzerako ezberdina, eta pasahitz horiek beti izango dituzu eskura. Badira web bidez kudeatzen direnak eta badira norbere ordenagailuan instalatzen diren programak. Bakoitzak bere abantailak eta desabantailak ditu.
Pasahitz-kudeatzaileen funtsa, beraiek kudeatu ezin dezaketen pasahitz batean oinarritzen da. Hau da, zerbitzu horietara sartzeko behar duzun pasahitza zure buruan besterik ez da egongo; zerbitzu horiek ez dute inon gordeko. Pasahitz bakar hori zure buruan baino ez da egon behar, bera izango baita pasahitz-kudeatzailean gordeta dauzkazun beste pasahitz guztiak eskuratzeko giltza. Hortaz, hartu denbora pasahitz hori prestatzen, sendoa izan behar da eta.
Esan bezala, niretzat eguneroko tresna da pasahitz-kudeatzailea eta hori dela eta nahiko argi daukat zeintzuk diren bete behar dituen baldintzak:
Badira noski hauetaz gain bilatzen ditudan beste gauza batzuk ere, sofftware libreko inplementazioa, pasahitz datubaseen sinkronizazioa, fitxategiaren jabegoa,... Zoritxarrez egundaino ez dut aurkitu baldintza guztiak betetzen dituen pasahitz-kudeatzailerik. Bila jarraituko dut, baina momentuz frogatu ditudanetatik gehien gustatu zaizkidanen zerrendatxo bat egingo dut.
Luzea motz eginda, egun zerrendatzen ditudan kudeatzaile guztiak erabiltzen ditut neurri batean edo bestean, baina Enpass izenekoa oso erabilgarria iruditu zait eta ziurrenik berau izango da hemendik aurrera gehien erabiliko dudana.
Erabili nuen lehen pasahitz-kudeatzailea. Urteak daramatzat berau erabiltzen. Zure ordenagailuan instalatzen duzun programa bat da.
Alde:
Kontra:
Joan den urtebetean-edo erabili dut zerbitzu hau. Gehienbat nabigatzailean integratzen zelako eta kritika onak irakurri nizkiolako. Aurrekoa ez bezala, hau kanpo zerbitzu bat da, hau da, ez da nire ordenagailuan instalatzen dudan zerbait baizik eta kanpo enpresa batek eskaintzen didan zerbitzu bat. Finean esanda, nire pasahitzak beraien zerbitzarietan daude; enkriptatuta eta ondo gordeta, baina euren zerbitzarietan, azken batean. Betidanik hau izan da gutxien gustatu zaidana, baina, hau askoz gehiago okertu zen LastPass LogMeIn enpresari saldu ziotenean. Izan ere erosleak ez zeukan batere fama onik erabiltzaileen datuak kudeatzerakoan (lastpass-eko blogean hainbat erabiltzaile kexu ziren honetaz).
Alde:
Desabantaila:
Erabiltzen hasi naizen azken zerbitzua da. Ez daramat denbora gehiegi erabiltzen, baina momentuz nire hasierako beharretara gehien egokitzen dena dela esango nuke.
Abantailak:
Desabantailak:
Erantzun
Sartu