Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaldunon Egunkariaren itxiera

Sustatu
2026-10-04 10:04

2003an jarrita gure begirada Sustaturen 25 urteen ariketa memoristiko honetan, urte hartako gertaera batek markatu zuen euskaldunon komunikazioa, kultura, hizkuntza eta nazioaren esparrua: Euskaldunon Egunkariaren itxieran, 2003ko otsailaren 20an. Polizia operazioa itxiera zela jakin baino lehenago argitaratu zuen Sustatuk: "Egunkaria Guardia Zibilak hartuta, eta hainbat lagun atxilotuta". Zurrunbilo bat izan zen hura goiz hartatik aurrera, ordura arte agekari honek izan zuen trafiko eta jarduera handieneko egunean.

Sustatuko artxiboko 2002ko otsail eta martxoari erreparatuta, Egunkariaren itxiera izan zen gai ia monografikoa. Ale batzuk nabarmentzearren:

Orduan gertatu zen beste gauza bat izan zen Fermin Muguruzak nola salatu zuen Madrilen Egunkariaren itxiera 2003ko Espainiako musika sari batzuetan. Sustatuk ez zuen orduan bideo edo irudirik argitaratzen, baina gogorakizuna hemen dago, urte batzuen buruan gordea: Fermin Muguruzak Madrilen Egunkariaren itxiera salatu zuenekoa... eta txistuka hartu zutenekoa.

Urte batzuen buruan, baita ere, kasuaren epaiketa gertatu bezperatan Imanol Murua Uria kazetariak artikulu sorta bat egin zuen, FAQ baten eran, 14 galdera auzi hura azaltzeko.

14. atalean, azpian, daukazue FAQ hori.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu