Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sarean ere badago Egunkaria: Egunero.info

Sustatu
2003-02-21 10:02

Ez bakarrik paperean. Sarean ere azaldu da. Atzo indargabetuta zegoen Egunero.info helbidean dago Egunero edo, beste modu batean esanda, Euskaldunon Egunkaria , horixe baita azken batean hor irakurri dezakeguna, derrigortuta izena aldatu izan dioten arren.

Hemen irakurri dezakezue:

http://www.egunero.info

Era berean, Indymedia sarearen bidez PDF formatuan ere ikus dezakezue Egunero, esku artean izan gabe bere formatu originalean inprimatu nahi baduzue. Hementxe:

Egunero-k berak argitaratu duenez, Eusko Alkartasunak bi domeinu-izen erosi zituen atzo, eta haietako bat, egunkaria.org, eskaini dio Euskaldunon Egunkariari.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu