Teknologia albisteak

Testu luzeak euskaraz automatikoki itzultzeko, Itzuliren karaktere muga gaindituz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2026-04-23 : 08:24

Eusko Jaurlaritzak sarean jarrirako Itzuli (itzultzaile automatiko neuronala) https://www.euskadi.eus/itzuli/ oso tresna praktikoa eta erabilia da. Baina badu mugatxo bat, 4.000 karaktere arteko testuak pasatzen ahal zaizkio, ez luzeagoak. Bada, bada garapen bat muga hori gainditzeko, Itzuli API bidez kontsultatzen duen Zital programatzaile eta hackerraren itzultzaile garapena: itzultzaile-neuronala.zital.eus 

Tresnak egiten duena da testua zatikatu, eta pusketaka bidali Itzuli-ra, API bidez jaso, eta hortxe duzu. Interfazean GORDE aukera ere badago, zeinak URL bat sortzen duen balioko dizuna itzulpenera berriro joateko, proposatutako emaitzan (edo ematen diozun input-ean aldaketak sartzeko), edo besterik gabe testua partekatzeko erakutsi nahi baduzu bertsio elebidunean. Testu oso luzeekin denbora pixkat hartuko du, baina estimazio bat ematen dizu tresnak: 1/7 erako abisu bat (adibidez) ikusiko duzu, aurreratzen joango dena 7/7 osatu arte. 

Norabide hauetan dabil Zitalen tresna: ingelesetik, frantsesetik eta gaztelaniatik euskarara, eta alderantziz, euskaratik erdara horietara. Gainera tresnak zenbait formatu tekniko tratatzen ditu: SRT azpitituluak, XML kodea, eta .po lokalizaziorako fitxategiak. Word edo holako dokumenturik ez, ordea, testu hutsa sartzea onena.

Gauza bat ez daukana Zitalenak eta aurkituko duzuena Itzulin, ordea, testuaren izaera juridiko-administratiboa zehazteko aukera.

Probatu hemen: itzultzaile-neuronala.zital.eus 

Erantzun

Sartu