Teknologia albisteak

Jacob Elordi, bihotza, hurrengorako gorde gogoan euskarazko hitzen bat edo beste

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:20

Ez dakigu honek asko balio duen baina hemen duzue Jacob Elordi euskarazko berba batzuk esaten. Euskal deitura eta jatorria du Elordik, jakina den bezala. Euphoria telesailarekin egin zen batik bat ezagun, baina une honetan munduko zine izar handienetakoa da, eta Oscar nonimazioa dauka Frankenstein-en azken egokitzapenean munstroa egiteagatik (a ze munstro guapoa). Klip honetan Margott Robie eta Hong Chau aktoreekin eta kazetari batekin ageri da. Aktoreak protagonistak dira Gailur Ekaiztsuak dramaren azken egokitzapenean, oraintxe ikusgai zinema aretoetan, eta sustapen biran irten da bideoa.

Los 40 irrati kanal espainiarrak egin die elkarrizketa Jacob Elordi eta beste bi aktoreei, eta izar australiarraren jatorri euskalduna jakinda, ba euskarazko berba batzuen inuguruko solas bat izan dute, klip txiki baterako balio izan duena.

Ez dago gaizki, baina itxura ematen du Jacobek ez duela gogoan euskarazko hitz askorik... baten bat baldin badu. Tira, barkatzen diogu. 

Bai, euskal sustraiak ditu Jacob Elordik. John aita Markina-Xemeinen jaio zen eta zortzi zituela Australiara emigratu zuen gurasoekin, Jacoben aitita-amamarekin. Aitita, Joakin Elordi, ondarroarra du, eta berari buruz zera esan zuen behin Jacobek: "Aitonak ito egingo ninduke espainiar jatorria esaten zuela jakingo balu". Beste klip batean esan zuen hori Elordik bere ingelesezko Wikipediako orrialdea ikustean; espainiar jatorrizkotzat jotzen zuten han, eta zuzendu zuen.

Erantzun

Sartu