2026ko Iranen aurkako Ameriketako Estatu Batuen eta Israelen erasoak asteburuan gertatuko zirela pronostikatu zuten baten batzuek (sei apostu edo sei kontu) 1.2 milioi dolar irabazi berri dute, Iranen inguruan gerra piztearekin batera. Urtarril hasieran, beste apustuzale batek 400.000 dolar irabazi zituen, kontu bat sortu, apostua egin eta hura kobratuta, apenas 3 eguneko tartean. Gauza hauek Interneten gertatzen dira, modako apustu-etxean (nolabait esateko), Polymarket izeneko munstro teknologiko batean.
Polymarket kriptodiruan oinarritutako iragarpen merkatu bat da, enpresaren egoitza nagusia New York hirian duena. 2020an jarri zen abian, eta plataforma bat eskaintzen du, non partikularrek etorkizuneko emaitzen inguruko apustuak egin ditzaketen, besteak beste, kirol-partidak, adierazle ekonomikoak, eguraldi-ereduak, sariak eta gertaera politikoak eta geopolitikoak.
Hau da, kirol apostuen toki batean dirua jokatu daitekeen bezala batak edo besteak irabaziko duen partida, Polymarketen ere egin daiteke hori, baina baita hauteskunde batzuk nork irabaziko duen, edo epe jakin batean erregimen politiko bat jausiko den ala ez.
Polymarketek Errusia-Ukraina gerraren emaitzei buruzko apustuak ahalbidetzen ditu, adibidez, hiri jakin bat kontrolez aldatzeko dataz apostuak onartuz. Berrikiago, 2026ko urtarrilean, Polymarketeko kontu sortu berri batek 400.000 dolar baino gehiago irabazi zituen Nicolás Maduroren kargutik kentzea data zehatzarekin lotuta. Estatu Batuek Venezuelan 2026an egindako operazioa publikoki iragarri baino lehen egin zen apostua. Eta azken kasuak asteburukoak, Israel eta AEBek Iran erasotu zuten, eta hori gertatuko zelako pronostikatu zuten sei apostuk (sei kontu sortu berritatik) 1.2 milioi dolar irabazi zituzten.
Apostu eta aurrikuspenen inplikazio etikoak argiak dira: mugimendu geopolitikoetan eragina duten pertsonak aurreratu daitezke ekintza zehatz bat izan aurretik, eta dirua irabazi ekintze gertatzean. Are gehiago, eta beldurgarriago. apostua egin dutenek interesa dute ekintza zehatz batzuk gerta daitezen: eraso militarrak gauzatzeko eta negoziazioak oztopoatzeko interes ekonomiko bat izango lukete.
Gerra negozio bat da, baina nolako punturaino iritsi den auzia Polymarketekin... ba sinesten zaila da,
Erantzun
Sartu