Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Bi erakundeok bakarka egiten duten lanen osagarritasuna, elkarrekikotasuna eta sinergiak ehuntzea dira lankidetzaren ardatz nagusiak. Gogoratu behar da Euskaltzaindiaren Osoko Bilkurak Elhuyar Akademiaren elkarte atxikia izatea onetsi zuela 2025eko uztailaren 18an.
Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Akademiaren egoitzan. Ekitaldian parte hartu dute Itziar Cortés Elhuyarren aldi baterako koordinatzaile nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak. Bi erakundeok bakarka egiten duten lanen osagarritasuna, elkarrekikotasuna eta sinergiak ehuntzea dira lankidetzaren ardatz nagusiak.
Besteak beste, Euskaltzaindiak euskararen batasunean eman dituen arauak, gomendioak eta irizpenak hedatzeko, hiztegigintza aberasteko eta zientzia eta teknikaren alorrean euskararen erabilera normalizatzeko lankidetzan aritu dira bi erakundeak. Orain, lankidetza hori areagotu nahi dute, hitzarmenaren bitartez.
Hauek dira bi erakundeon arteko elkarlanerako eremuak:
Erantzun
Sartu