Teknologia albisteak

Eusfera: ekimen nazionala haurrentzako ingurune euskaldunagoak antolatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:31

Taupa euskaltzaleen mugimenduak Eusfera ekimena aurkeztu zuen atzo. 0 eta 12 urte bitarteko haurren unibertsoan eragiteko ekimen nazional berria da, gurasoen parte-hartze aktiboan oinarritua eta herriz herri antolatuko dena.

Zera da Eusfera: haurren ingurua, unibertsoa, euskaldunagoa izatea nahi duten familientzako ekimen berria. Horretarako, baliabide eta tresna ezberdin eta askotarikoak eskainiko ditu Taupak eta euskaraz gozatzeko familientzako elkarguneak sortuko dituzte halaber. Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua.

Maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da ekimena antolatzea erabaki duten herrietan. Horretarako, deia zabaldu da orain, herri jakin batean norbaitek antolatu nahi badu. Antolatzeko edo horretarako gogoa erakusteko, Eusferaren webgunean ireki dute bidea. Eusfera antolatu nahi dutenen artean edozein izan liteke ordezkari (guraso bat, teknikari bat, prest dagoen norbanako bat…) eta kontakturako zubi.

Gehiago jakiteko, ikus Eusfera.TaupaMugimendua.eus webgunea eta Taupak atzo egindako aurkezpenaren berri.

Erantzun

Sartu