San Nikolas eguna da gaur, abenduak 6, San Nikolas Barikoarena, santu kristau bat ustez III. mendekoa, Asia Txiki edo Anatolian jaioa baina nonbait Italia hegoaldeko Bari hirian kokatua bere mirariak eta santutasunak egiteko. San Nikolas honen izenetik dator Sant Niklaus forma holandesa, eta horretatik Santa Claus izen anglo-amerikarra, Gabonetako pertsonaia. Baina eguna, gaur du, eta Alemanian gaur da oparien eguna. Eta Euskal Herrian ere, santu bitxi honen omenezkorik ere egingo da gaur, adibidez Arrasateko bolo-boloa edo gozoki banaketa kaotikoa; eta San Nikolasen kantuaren bertsioak kantatuko dira, erdara-euskarak nahasiz absurdoki, gaur ez bada Gabonetako errepertorioan bestela.
Santu hau nola lotu da oparien banaketarekin? Barin egin zuen mirari WTF bat da kontua. Hiriko gizon batek ustez halabeharrak estututa hiru alaba jarri zituen prostituzioan, eta etxe horren ondotik pasatu zelarik Nikolas, errukitu eta etxekoak pobreziatik ateratzeko urrezko hiru txanpon sorrarazi zituen ezerezetik, eta leihotik oparitu hiru neskei. Horixe da miraria.
Euskal Herrian eskean ibiltzeko ohiturekin edo Arrasatekoa bezalako bolo-bolo banaketarekin lotu da ohitura. Beste herri batzuetan haur bat janzten da santutxo (San Nikolas Txikia) eta prozesioa egiten da.
Bertsio desberdinak dituen kantu batekin ere lotzen da San Nikolas. Gaztelera eta euskara nahasketa berezi bat dute kantu horiek, adibidez:
San Nikolas coronado
confesor es muy hondrado.
ale, ale alegría,
todo el mundo alabaría.
Aquí estamos cuatro,
cantaremos dos,
una limosnita
por amor de Dios.
Aingeruak gara, zerutik gatoz,
poltsa badugu, baina eskean gatoz.
San Nikolas coronero, konfesero Mari Andrés.
Alarguna dontzellea, cantaremos alegría.
Bost etxean sei ate,
zazpi etxean suete.
Aquí estamos cuatro,
cantaremos dos,
una limosnita
por amor de Dios.
Aingeruak gara, zerutik gatoz,
poltsa badugu, baina eskean gatoz.
Hona bertsio bat Ahotsak atarian bildua:
Goiko irudi nagusia, Jose Ignazio Munilla Donostiako gotzain izendakoa San Nikolas Txiki bat koroatzen 2013an (cc-by Wikimedia Commons - O Bom Catolico)
Erantzun
Sartu