Gaur abiatuko da Mihiluze ETB1eko lehiaketaren denboraldia, 21.20etako programarekin. Proba zahar batzuk itzuliko dira, eta lehiaketaren amaieran izaten den Hamaikakoa / Urrezko Galdera azken proban, zeinean aplikazioarekin etxetik zuzenean joka daitekeen, berritasuna dago app-ean: egiaztatzeko aukera, lehiakideek ere badutena, edukiko dute etxeko jokalariek ere.
Jolasaren mekanikan Ikusi makusi proba berria egongo da, berreskuratuko dira aurreko denboraldietan klasiko izan ziren batzuk (Tribuaren berbak eta Potokumeak), eta mantenduko dituzte aurreko denboraldiko beste batzuk, horien artean azken txanpako Hamaikakoa eta Urrezko Galdera, bikote bakarra geratzen denean jokatzen dena zakua lortzeko.
Aplikazioarekin, azken txanpa horretako proban parte hartu ahal izango da aurtengo denboraldian ere, baina antza gehiagorekin lehiakideen jokoarekin: haiek bezala etxeko jokalariek ere egiaztapena egiteko aukera izango dute. Zenbat oker izan dituzun abisatzen dizu aplikazioak, eta erantzunak ezker-eskuin mugi ditzakezu, ea zorte gehiago duzun. Baina adi, egiaztapenaren prozesuak segunduak jaten ditu, eta denbora mugatua dago hamaikakoaz gain azken urrezko galdera ere erantzuteko.
Orio Produkzioak ekoiztetxeak prestaturiko lehiaketa da Mihiluze, eta EITBrentzako aplikazioa CodeSyntax enpresak egin du, Sustatu albistegi hau kudeatzen duenak eta Egunean Behin jokoa egin duenak.
Instalatzeko:
Erantzun
Sartu