Teknologia albisteak

Ideckia, euskal softwarea: Mugikorraren bidez ordenagailua kontrolatzeko programa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-09-24 : 08:59

Josu Igoa garatzaileak sortutako aplikazioa da Ideckia, StreamDeck sistemak erakarrita garatu duen gauza. Bere hitzetan eta motzean esanda "Mugikorraren bidez ordenagailua (GNU/Linux, Windows, Mac) kontrolatzeko programa bat" da. Izena bera euskaraz pentsatua dauka, "idekia edo irekia" + "deck" eta helburua software libreko programa ireki bat eskaintzea da, egunerokotasuneko eginbide horiek martxan jartzeko.

StreamDeck delakoak garatzaileen egunerokotasunean laguntzeko tresna bezala uler daitezke: eguna hastean beharrezko aplikazio guztiak batean martxan jarri, edota beste ordenagailuko edozein ekintza exekutatu mugikorreko klik bakarrarekin. Horrek baina, milaka eurotako hardwarea erosi behar izaten da, edo mugikorreko aplikazio bat ordaindu (hilero 2,99€) probak egiteko bakarri bada ere. Orokorrean Windows eta MAC-erako bakarrik funtzionatzen dute eta plugin garapena ez da oso intuitiboa izaten.

Ideckiak, garatzaile kontuez gain, OBS studio zuzeneko emisioen kontrolean laguntzeko tresnak ere eskaintzen ditu, eta horiek erabiltzeko prestatzen ari gara Sustatun. Gure hurrengo multimedia saioetan, Segura Irratiarekin Twitch bidez egiten ditugun horietan, erabiliko dugulako segurantzarekin gaude gainera!

Ezagutu Ideckia: https://ideckia.github.io/ 

Erantzun

Sartu