Teknologia albisteak

Zaintza eta euskara, mintegia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-09-16 : 10:19

Irailaren 26rako Zaintza eta euskara, Sareak eraikitzen mintegia antolatu du Kontseiluak Kutza Fundazioaren laguntzarekin. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko bidean, zaintzaren sektoreak duen garrantziari erreparatuko diote topaketan, euskarak sortzen dituen tentsioen jakitun, gaiari hainbat erpinetatik begiratzeko.

 

Non, KMK Aretoa (Santa Teresa komentua), Donostiako alde zaharrean.

Noiz: Irailak 26 ostegunarekin. 09.00etatik 14:30etara.

Izen ematea: hemen,  

Egitaraua

09:00. Zer da eremu sozioekonomikoa euskalgintzarentzat? Nor utzi du kanpoan? Zergatik da zaintza estrategikoa euskararentzat? Idurre Eskisabel Larrañaga, Kontseiluko idazkari nagusia

09:30 10:15- Nola eragin du orain arte euskalgintzak? Aholkularitza sektorea. Nork zaintzen gaitu? Zein baldintzatan? Sektorearen erradiografia bat ikuspegi feministatik.

  • Ainhoa Olaso, Bilgune Feminista
  • Miren Aranguren, Emagin

11:00 Kaferako etenaldia.

11:30 Zer daukate zaintzaileek guri esateko?

  • Maitelan
  • Trabajadoras no domesticadas
  • Bidez Bide

12:30 Helduen euskalduntze-alfabetatzeak zer du eskaintzeko? Zer egokitzapen du egiteko?

13:15 Esperientzia praktikoak.

14:00 Ondorioak eta itxiera.

Erantzun

Sartu