UEUren Udako Ikastaroen barruan antolatu ohi den Jakin Jardunaldia ekainaren 20 eta 21ean izango da, Usurbilen. Gatazkaren memoria eta memoriaren gatazka izango du izenburu, eta hain zuzen historia, memoria eta errelatoaren inguruko gogoeta landuko da bi egunez, ikerlan, ekimen eta kultur adierazpideak uztartuz. Izen ematea zabalik da ekainaren 17ra bitarte.
Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak. Hauxe da egitaraua:
08:45 - 09:00 Harrera eta dokumentazio banaketa.
09:00 - 09:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
09:30 - 10:30 "Ezin-esanaren miña; miñen ezin-esana". Gatazka nazionalaren teorizazioaren inguruko gogoeta bat. Cira Crespo, historialaria.
10:30 - 11:15 Memoria, boterea, gatazka: hainbat hari-mutur. Iñaki Sagardoi Leuza, antropologoa, NUPeko irakaslea
11:15 - 11:45 Atsedenaldia.
11:45 - 12:30 "Ez gaitzazue ezabatu". Ezker Abertzaleko emakumeen militantzia eta errepresioaren memoria. Olatz Dañobeitia, Antropologian doktorea.
12:30 - 13:15 Batzuk, bestiak eta piztiak. Euskal gatazkaren irakurketa bitarra gainditzeko proposamen feminista bat. Maider Galardi Fernandez de Agirre, kazetaria eta EHUko doktoregaia AFIT ikerketa taldean.
13:15 - 15:15 Bazkaltzeko tartea.
15:15 - 16:00 Isilpeko historia berreskuratuz. 1936-1945 artean errepresio frankista jasan zuten emakumeak. Gipuzkoako kasua. Ione Zuloaga, historialaria, Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea.
16:00 - 16:30 Usurbil 1936, ezkutatua argitara ematen. Arantxa Manterola eta Xuban Zubiria, Usurbil 1936 elkarteko kideak.
16:30 - 17:30 Usurbil 1936: ibilaldi gidatua.
09:30 - 10:15 Besteen lurraldea da iragana. Gazteak, gatazka eta memoria trantsitatzeko aukerak. Samara Velte, Politika eta Kulturan doktorea (UPV/EHU) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko irakaslea EHUn
10:15 - 10:45 Txikitasunetik memoria eraikitzen: lehen pausuak Antzuolan. Onintza Legorburu eta Ane Alberdi, Memoria josten: gatazka armatua Antzuolan 1958-2011 liburuaren egileak
10:45 - 11:15 Martxoak 3 Memoriagunea: Gasteizko Herri M3moriaren erronka. Julen Diaz de Argote, Martxoaren 3ko Memoriagunerako proiektuen arduraduna.
11:15 - 11:45 Joan da negua? Euskal gatazka fikziora eramateko narratiba berriak. Mikel Ibarguren eta Ekain Albite, Negu Hurbilak filmaren zuzendariak.
11:45 - 12:30 Atsedenaldia.
12:30 - 14:30 "Negu Hurbilak" filma eta solasaldia. Mikel Ibarguren eta Ekain Albite, filmaren zuzendariak.
Azken saio hau Usurbilgo Sutegi udal-liburutegiaren aretoan izango da, irekia aforoa bete arte. Gainerakoan Usurbilgo Artzabal egoitzan izango da jardinaldia, eta matrikulatu beharra dago, hemen
Erantzun
Sartu