Duela astebete izan zen urteko super-gertakaria, Gabarraren ospakizuna Bilboko Itsasadarrean, Athletic Clubek Espainiako gizonezko futboleko kopa irabazi ostean antolatutakoa. Masiboa izan zen jarraipenean, eta baita hedabideek (eta herritar askok, bertaratu ez zirenek euskaldun askok tartean) eskainitako arretan.Poztasunaren aldetik askorentzat zoragarria izan zen, baina kritikak ere eragin zituen gauzak. Hizkuntzaren erabileran, hain zuzen ere.
Ekitaldiaren alderdi komunikatiboak, bereziki udaletxeko balkoitik zuzendutako mezu eta partehartzeak, kritikatuak izan ziren euskararen erabilera eskasagatik. Protagonismo handiena horretan Iker Muniain kapitainak izan zuen balkoian, eta gizonak ez daki euskaraz. Baina ez zen bere kontua izan bakarrik (aparte, Muniainen beste jarrera eta esamolde batzuek ere jaso zuten kritikarik).
Martxelo Otamendik idatzia Berrian: "Dena biribil atera zen, euskararen erabilera izan ezik (...). Bizkaian euskarak daukan ehunekoaren dezente azpitik geratu zen haren erabilera. Mikrofonoa ez zen izan euskararen aliatua egun horretan, normalizazioaren zoritxarrerako."
Eta Ramon Basalduak, Athleticen jarraipenean berezitutako kirol kazetariak, Bizkaia Irratian:
Hausnarketatxo bat Bilboko Udaletxeko balkoian bizi izandakoaz
— Bizkaia Irratia (@BizkaiaIrratia) April 15, 2024
Benetan bakarrak bagara munduan, egunerokoan erakutsi behar dogu, herri honen baloreekiko konpromezua agertuz pic.twitter.com/wPOrMjTBOm
Hain urria gertatu zitzaigun Asier Villalibrek esandakoa...
Asier Villalibre Athleticeko aurrelari gernikarrak euskararen aldeko aldarria egin du Bilboko udaletxeko balkoitik: «Gura dizuet esan ez ahazteko inoiz Athleticen oinarri garrantzitsuenetariko bat: hori euskara da. Segi euskaraz berba egiten».https://t.co/qLLhqP00j5 pic.twitter.com/GuvQriJsHN
— Berria.eus (@berria) April 12, 2024
Argazkia: Wikipediakoa, cc-by-sa.
Erantzun
Sartu