Teknologia albisteak

Tipografiak oihartzun politikoak dituenean: Adidasen 4 hori

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-04-04 : 09:18

Mezu politikoez eta adimen artifizialez ari ginela lehengoko albistean (txapelen erabilpena PPko de Andresen bideo artifizial samarrean) euskal tipografia tipikoko A txapeldunaren erabilpena aipatu genuen, bai PPren zein EH Bilduren EAErako aurre-kanpainetan agertu dena. Identitate politiko batekin lotura (eta, itxuraz, lotura positiboa, hautagaitza batzuek erabiltzea erabaki badure) duen ikur bat da tipografia hori, esan liteke. Baina batzuetan, asoziazio politiko hori ez da ona izaten. Adidas etxeak futboleko elastiko batzuetarako tipografia jakin bat erabili du, besteak beste Alemaniako futbol selekzioek erabiltzekoa, eta 4 zenbakiaren forma politikoki zuzena ez dela konturatu dira, berandu samar bada ere.

Erantsitako irudian, 4 originala kamiseta baten ezarria Adidasen sustapen argazkietan. Baina, noski, dendetan (online edo fisikoetan) pertsonalizatu daitezkeenez, 44 zenbakiduna ere eska dezakezu, eta horra ze itxura duen horrek, SS naziaren enblema da ia-ia, pixkat okertuta begirada eta ez duzu gehiago behar ikusteko.

Elastikoak online eros daitezke, baina Adidasek esan du jada 44 zenbaki konbinazioa eragotzi duela programazioan, eta dagoeneko beste zenbaki diseinu tipografiko bar garatzen ari direla.

Euskal tipografiara itzulita... gorago esan duguna, horra A txapeldunak PPren zein EH Bilduren mezuetan:

A txapeldunek ez dute polemikarik sortu (oraingoz), baina EH Bilduren leloko E horretan beste ikur gaiztorik ikusi duenik bada... Aizkora eta sugearen forma sigisagatsuarekin konparatu zuten, eta aldaketa hitzaren atzizki amaiera ETA dela ere azpimarratu... Hona otsail amaierako polemika horren kontakizun bat.

 

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago