Teknologia albisteak

Berriz ere, euskarazko publizitate ulertezina

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-03-22 : 11:51

Administrazioa Euskaraz taldearen mezuetan ikusi dugu salaketa, kartel ulertezin honetakoa: "Diskriminaziorik gabeko Nafarroa baten alde, baina gutxiago 'gainera' gehiago". Gaztelaniazko bertsioa (argiki originala horixe, ez euskarazkoa) literalki (edo) itzultzen saiatu direlako izan daiteke agian... baina egindakoari itzulpena deitzea gehitxo litzateke itzultzaile lanbidearentzat. 

Nafarroako Gobernuak Nafarroako gizarte-aniztasunaren alde sortutako Nafarroa Koloretan ekimenaren parte da mezua. Ekimen honek aurretik euskarazko publizitate txukuna ere egin du (ikus Erran agerkariko albistea), baina oraingoan ez dute asmatu. Ikus zer esan nahi zuten gaztelaniaz: "Por una Navarra sin discriminación, menos peros y más 'además'". 

Erantzun

Sartu