Euskal Herri osoa batzen duen 23. KORRIKAk euskara eta kultura bultzatzen ditu. HARRO HERRI. Martxoaren 14tik 24ra. Irundik Baionarat. Gaur martxoak 14, hasiera eguna Irunen.
Gaur hasiera eguna Irunen, egitarau zabalarekin goizetik gauera arte.
KORRIKA hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek KORRIKA helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
11 egun, 24 orduz zuzenean ikusteko hemen kanala: https://www.youtube.com/watch?v=xTzvvVVSrH8