Teknologia albisteak

"Zuk aukeratu, cookieak edo ordaindu!"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2024-01-24 : 09:38

Urtarrilaren 11tik aurrera, komunikabide askoren cookie politikan aldaketa nabarmen bat nabaritu da, "harpidetza edo cookieak" proposamena agertzen delarik irakurketarekin jarraitu ahal izateki hartuz. Zer gertatu da? Legezkoa da hau? Mintegi bat online antolatu du Garaia Enpresa Digitalak otsailaren 8rako, hau argitzeko.

Irudian Pedro J. Ramirez kazetari espainiarrak zuzentzen duen El Español hedabide digitaleko politika berriaz abisatzen duen oharra. Ordainpeko bi harpidetza modu, ustez cookierik gabeak (ikusi beharko litzateke hori), eta doan cookien truke.

Erabiltzailea webguneetan harpidetu beharra dute cookie-rik ez instalatzeko? Cookie-ena gehiegikeria bihurtu da hau? Joera honek galdera asko sortu ditu gaur egun cookie-en ohartarazpenak nola aurkeztu behar ditugun, horien konfigurazioa eta zein cookie motak behar duten baimena, eta abar.

Egoera dinamiko horri erantzuteko, enfoke profesionaleko mintegia antolatu da, nagisiki webguneen administratzaileentzat. 

Erantzun

Sartu