Teknologia albisteak

Euskal Herriko lehenbiziko Hika Topaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-10-27 : 08:45

Euskal Herriko I. Hika Topaketa azaroaren 10ean egingo da Oñati, bertako Eltzia sormen zentroan, egun osoko jardunaldi gisa. Azken urteotan hitanoa biziberritzeko egitasmoak ugaritu egin dira, eta Oñatin egin izan dira horien artean aitzindari izan diren batzuk, esate baterako Ingo Xonau ekimena eta Appa Hi aplikazioaren lehen bertsioaren garapena.  Hortaz, beste herri batzuetako esperientziekin ideia trukea sostatzeko, topaketaren egoitza Oñatin izango da. Jardunalda UEUk eta Badihardugu euskara elkarteak elkarlanean antolatu dute Oñatiko udalaren babesarekin.

Euskal Herriko I. Hika Topaketaren helburua hitanoa bultzatzen ari diren eragileak batzea da, elkar ezagutzeko eta elkarlanerako bideak planteatzeko. Lan-topaketa bat da, beraz. Goizean hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatu dituzte, hitanoa bultzatzeko sortutako hainbat esperientziari buruzkoak, eta arratsaldean, berriz, lan-mahaiak, parte-hartzaile guztientzat, hausnarketarako eta proposamenak egiteko. Asmoa da topaketatik ondorio batzuk atera ahal izatea eta ibilbide baten hasiera-puntua izatea.

Ikus hemen egitarau zehatza, eta interesa baduzu, izen-ematea hemendik, azaroaren 7a arte irekita.

Osagarri gisa, Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberriari elkarrizketa (topaketako antolatzaileetako bat), gai honi buruzkoa.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago