Teknologia albisteak

Munduari Bira, 1 tipoko diabetesa duen semearekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-09-05 : 12:26

Hiart eta Iker beren bi umeekin ari dira bidaiatzen. Ez edonola, gainera, Groenlandia, Polinesia edo Hawaii bisitatzen uda honetan. Haurretako batek 1 motako diabetesa du eta euren blogean azaltzen dute prestaketaren unean zein bidaiatzeko orduan zer dakarren horrek: Munduari bira.

Gurasoek idatzia: "Pandemiatik urten eta gure semeari 1 motako diabetesa diagnostikatu zioten. Sendagairik ez duen gaitza da eta tratamendua oso exigentea da. (...) baina bi urteren buruan, indartsu sentitu garenean, berriz gure ametsa bete asmoz gogoz heldu genion bidaiari izateko proiektuari. (...) Gaixotasunak ez gaitu geldituko. Epikoa dirudi, eta epikoa da, bizitzari aurrez aurre begiratzen dionean 8 urte dituen umeak".

Post bakoitzean, kontakizun zirraragarria:

Eta tartean, ikusitako bazter ederrak jakina, hala nola Bora Bora Polinesian.

Irakurri: https://blogak.eus/munduaribira

Erantzun

Sartu