Teknologia albisteak

Erdi Aroa Euskaraz zikloa Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-30 : 09:10

Eusko Jaurlaritza eta EHUko ikerketa talde batek antolatuta, Erdi Aroa Euskaraz zikloa antolatu dute datorren ikasturterako Gasteizen, irailean hasita. EHUko Letren Fakultateko gradu aretoan izango dira euskarazko hitzaldi hauek, abian diren ikerketei buruzko hitzaldi dibulgatiboak denak.

Sarrera libre eta doakoa izango da.

Hona egitaraua:

  • Irailak 27, 18.00tan. Eneko Tuduri (EHU). Infernua eta zerua margotzen ostean. Nafar erreinuko horma margoen ikerketa eliz herrikoietan 1349 eta 1387 tartean.
  • Urriak 18, 18.00tan. Jesús Lorenzo Jiménez (EHU). Samarkandatik Kordobara. Arkeologia islamikorako sarrera bat.
  • Azaroak 15, 18.00tan. Janire Castrillo Casado (EHU). Begiratuko al diogu Behe Erdi Aroari genero ikuspegitik? Euskal lurretako emakumeak.
  • Abenduak 13, 18.00tan. Ekaitz Etxeberria Gallastegi (EHU) Guerrea espa baquea, gustia da enea. Bando Gerrak Behe Erdi Aroko Euskal Herrian.
  • Urtarrilak 17, 18.00tan. Mikel Bengoa Pérez (EHU). Lazkanotarrak: Behe Erdi Aroko euskal leinu baten botere-oinarriak.
  • Otsailak 14, 18.00tan. Sara Blanco Arribas (EHU). Mendekua eta Bando Gerrak: Martín Báñez de Artazubiagaren heriotza.
  • Martxoak 20, 18.00tan. Aitor Armendariz Bosque (EHU). Elkar akabatu nahi izatera iristea": landa munduko indarkeria Erdi Aroan (X. eta XI. mendeak).
  • Apirilak 17, 18.00tan. Aintzane Sánchez Labaka (EHU) Arabako noblezia Behe Erdi Aroan.
  • Maiatzak 15, 18.00tan. Andrea Aparicio Lozano (EHU). Eman eta gorde: dohaintzak, aristokrazia eta monastegiak Iruñeako erresuman (XI eta XII. mendeak).
  • Ekainak 12, 18.00tan. Ander Salinas Garrido (EHU). Erregea eta noblezia XIII. mendeko Nafarroako erresuman.

Koordinatzailea Ekaitz Etxeberria da, eta antolatzaile ikerketa talde hau, izen luzekoa: Gizartea, Prozesuak, Kulturak (VIII- XVIII. mendeak) IT 1465-22 ikerketa taldea

Erantzun

Sartu