Teknologia albisteak

Bideojokoak euskaraz: aukera berri mordoa uda honetan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-08-08 : 09:58

Game Erauntsia elkartearekin lotutako boluntarioen lanari esker neurri handi batean, etengabeak izan dira azken asteetan euskaraz joka daitezkeen bideo-jokoen iragarpenak. Adibide batzuk jarraian.

Uztailekoak dira albiste hauek guztiak, pentsa:

  • Ciao Nonna abentura grafikoa euskaraz joka daiteke Basajaun Games-en itzulpenari esker, Game Boyko klasiko retro bat da.
  • Aurrekoa bezala, Game Boy-etan jokatzen zen beste joko bat, Powa, hau ere euskaratua.
  • A Short Hike edo Ibilaldi Laburra, txori pixelatu batek gainditu behar dituen erronken inguruko jokoa. Artikuluko irudia, joko honen pantaila batekoa da.
  • Signalis beldurrezko abentura saritua da, eta jokatzeko itzulpena burutu du Ibai Oihanguren zaleak.
  • Veloren jokoa; hau lehendik zegoen euskaratuta, baina erabiltzaileek sortu eta handitzen jarraitzen dutu mundu birtual hau, eta hori da aurtengo nobedadea. ARPG joko bat da, ekintza/akzioa eta rol jokoa nahasten dituena. Eguneraketaren berri hemen.
  • Super Mario World klasikoa euskaratua. 1990eko hamarkadako kontsoletakoa. Aurretik Super Mario Bros. 1 eta 2, Super Mario 64 nahiz Mario Kart Wii zein 8 Deluxe itzuli ditu Game Erauntsiak zuzenean edo euskal komunitateak. -
  • Astrality, shoot ‘em up erako jokoa (etsai edo oztopoak lehen pertsonan tirokatzekoa), estetika retrofuturistakoa, DigiPen Europe Bilbo ikastetxeak euskaratutako bideojoko berria. 

Euskaratutako jokoen zerrenda gero eta aberatsagoa, hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago